Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren transmisioa eta etorkizuna sustatu, ikertu eta ziurtatzen du.

Elkarte honek kultura-proiektu gisa definitzen du bere jarduera, non bertsolariek eta jarduera honen zaleek eragile bat bera lez jokatzen duten. Bertsozale Elkarteko behargin eta boluntarioek kultura-elkarte, erakunde publiko eta pribatuekin egiten dute behar, eta komunikabideekin elkarlanean aritzen dira ahalik eta herritar gehienengana iristeko.

Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Txapelketa

Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren transmisioa eta etorkizuna sustatu, ikertu eta ziurtatzen du. Elkarte honek kultura-proiektu gisa definitzen du bere jarduera, non bertsolariek eta jarduera honen zaleek eragile bat bera lez jokatzen duten. Bertsozale Elkarteko behargin eta boluntarioek kultura-elkarte, erakunde publiko eta pribatuekin egiten dute behar, eta komunikabideekin elkarlanean aritzen dira ahalik eta herritar gehienengana iristeko.

Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Txapelketaren formatua

Txapelketa taldekako formatuan egiten da, guztira zortzi talde izaten dira, eta bakoitzean seina bertsolari.

Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren indar-guneetako bat bertsolari gazteenei ematen dien aukera izaten da, beren gaitasuna probatzeko eta beren buruari erronka egiteko.

Bizkaiko Bertsolari txapelketa

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa bi urtean behin jokatzen den txapelketa da. Bizkaiko bertsolariek parte hartzen dute eta Euskal Herri mailako Txapelketa Nagusirako puntuagarria da.
Bizkaian bertsozaletasuna zabaltzea eta bertsolarien sustapena bideratzea eta, beraz, euskararen, bere erabileraren inguruko sentsibilizazioaren eta ezaguera elkartuko sorkuntzaren indartzea.

Bertsolaritzaren historiaz gehiago jakin gura baduzu, kontsultatu hemen.