BBK TALENT HOME BBKren proiektu bat da, Bizkaia Talent, Vitalitas y EDE Fundazioa-rekin elkarlanean, eta Bizkaian ikerketan eta irakaskuntzan talentua bultzatzea du helburu.

BBK TALENT HOME-ek bizilekua eskaintzen die EAEtik kanpokoak eta bikaintasun-maila handikoak diren ikertzaileei Bizkaira etortzen badira, ez iraunkorki, irakastera edo ikertzera, Programarekin hitzarmena duen I+G+b-ko ikerketa-zentroren batera.

Bestalde, BBK TALENT HOME-ek etxean lez sentitzeko moduko leku bat eskaini gura die bere egoiliarrei, harremanak, bertakotzea eta Bilboren eta bilbotarren ezagutza sustatzen duen programazioaren bidez.

BBK TALENT HOME-en apartamentuak BBK Sarriko zentroan daude, San Ignacio eta Deustu auzoen ondoan.

Apartamentu guztiek 50 m² dituzte: logela, egongela txoko batean sukaldearekin eta bainugela dituzte. Gainera, gela guztiak kanpora begira daude eta ezintasunen bat dutenentzat egokituta.

BBK Talent Home-era sartzeko baldintzak

BBK TALENT HOME-era sartzeko zenbait baldintza bete behar dituzu:

  • Prestakuntza handiko ikertzailea izatea eta Bizkaian edo mugakide diren lurraldeetan egonaldia egitea.
  • Bizkaitik kanpokoa izatea.
  • BBK TALENT HOME-ekin hitzarmena duen I+G+b-ko ikerketa-zentroren batean irakaskuntza edo ikerketako jardueraren bat, ez iraunkorra, egitea.
  • Gutxieneko egonaldia hamabost egunekoa izango da eta gehienez urtebetekoa.

Más información

Helbidea

Agirre Lehendakariaren etorbidea 136
48015 Bilbo


Telefonoa

00 (34) 94 600 88 55