EUP! BBK eta Aldundiaren eta sektoreko elkarteen arteko itunetik sortu da Eup!, eta Bizkaiko tokiko merkataritzaren online gune handia, kontsumo-ohitura berrien aurrean sektorea indartzeko tresna, bilakatzeko asmoa du
EUP!

Lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko sektorearen berehalako erronkei aurre egiteko diseinatutako plataforma berri bat, Eup! deituko dena.

BBK-k kudeatuko du Eup! plataforma, eta datozen hilabeteak atxikimendu-, aholkularitza- eta prestakuntza-prozesua abiarazteko izango dira. Zeregin horretan Bizkaiko merkataritza-elkarteek eta Bilboko Merkataritza Ganberak lankidetza estuan jardungo dute.

Saltegiek informazioa eskatzeko eta proiektuari atxikitzeko epea urtarrilaren 18an irekiko da. Ordutik aurrera, plangintza egiteko lehenengo diagnostiko digitalei ekingo zaie, eta otsailean prestakuntza jasotzen hasiko dira lehen parte-hartzaileak.

Produktuak modu eroso eta intuitiboan bilatu eta alderatzeko, transakzio seguruak egiteko eta gure erosketak zelan jaso gura ditugun, geu bila joanda edo etxean, aukeratzeko merkataritza-gune handi bat izango da Eup! Hori guztia gertuko merkataritzak bakarrik eskain dezakeen hurbiltasun-ingurune batetik. Merkataritza-gune digital horrek, gainera, Bizkaiko jarduera eta enplegua dinamizatzen lagunduko du, ahalik eta ingurumen-eragin txikienarekin, hurbileko logistika-sare jasangarriak erabiliko dira eta.