Feriak
Nekazaritzako azokak tradizio luzeko eta sustrai historikoko fenomenoa dira Bizkaian.

Nekazaritzako azokak tradizio luzeko eta sustrai historikoko fenomenoa dira Bizkaian.  Fenomenoak urteen poderioz eboluzionatu egin duen arren, gaur egun eutsi egiten dio jatorrizko funtsari: ohiko edo tradiziozko eran landutako produktu autoktonoen salerosketa, herritarren festa eta topagune izateaz gain. Ekoizle bizkaitarrek merkaturatze-bide hori erabiltzen dute bai zuzeneko salmentarako, bai beren produktuak eta jarduera zabaltzeko eta sustatzeko.

Baina nekazaritza- eta abeltzaintza-azokak, aldi berean, landa-bizitzaren eta hiri-bizitzaren arteko topagune bihurtu dira. Gure gizarteari nortasun kultural propioa ematen dioten ohitura askok iraun egiten dute oraindik landa-munduan.

Esparru horretan, BBK-k azokei eman dien laguntza historikoa da, 1977an hasi zen, eta urteetan zehar garrantzia hartuz joan da, bai kopuruan, bai tamainan. 1977an 12 azoka babestu ziren, eta 2019an, berriz, BBK-k 107 azokatan lagundu zuen, Bizkaiko 68 udalerritan banatuta.

Osasun-agintarien egungo ildo edo gidalerroak, COVID pandemiaren ondoriozkoak, nekazaritza-azokak antolatzea eragozten ari dira. BBKren ustez, krisialdi hau amaitzeko denok elkarrekin lan edo behar egitea da orain jarrera arduratsua, eta, aldi berean, egoeraren ondorioak arintzen saiatzeko ordezko bideak topatu behar ditugu, hala nola BBK Azokaren online dendan zuzeneko salmentarako daukagun kanala indartzea.

MULTIMEDIA

MULTIMEDIA

EUS_PROYECTO EN IMÁGENES
IKUSI GALERIA