

Guggenheim Bilbao Museoaren hezkuntza-jarduerak
Bilboko Guggenheim Museoa bizitasun ekonomikoaren sinonimo da eta, horregatik, fundazio gisa egiten dugun lan edo beharra ikuspegi berritzaile eta sortzaileekin programa berriak garatzea da, arte garaikidea hobeto ezagutzen eta ulertzen laguntzeko, era guztietako jendearen artean gehiago zabaltzeko eta Bizkaiko gizartearen garapen sozial eta kulturala bultzatzeko. Horretarako, Museoak adinekoei zein txikiei, ikastetxeei, familiei, irakasleei zein ikasleei zuzendutako jarduera-programa bat du, artea Bizkaiko gizarte osora irits dadin.
Lankidetza honi esker, Guggenheim Bilbao Museoak tresna, programa eta jarduera sorta zabala jartzen du pertsona guztien eskura, arte moderno eta garaikidearen eta, oro har, kulturaren ezagutzan sakondu eta gozatzeko. Akordio honen bidez, erakusketa-programazioan, bere Bildumako Maisulanetan eta bere arkitekturan kultura inklusiboa sustatzen dugu, horiek jende guztiarentzat eta, bereziki, funtsezko gizataldeentzat (familia, ikasle eta behar bereziak dituzten bizkaitarrentzat) eskuragarri jarriz.
BBK-k Euskal Herriko eta Bizkaiko Lurraldeko proiektu handien alde egiten du, kultura-proiektu handietan parte hartuz. BBK, gainera, Museoaren patronatu-kide estrategikoa da.
BBKren lankidetzari esker, gizarte-ekimenak ere garatzen dira, hala nola bisita gidatuak ezgaitasunen bat dutenentzat edo gizatalde behartsuenentzat, edo jarduerak Basurtu eta Gurutzeta ospitaleetako haur-atalekin lankidetzan.
BBKren eta Guggenheim Bilbao Museoaren arteko lankidetza-hitzarmenak askotariko gizataldeei zuzendutako ekitaldi sozio-kulturalak egiten jarraitzeko aukera ematen du, betiere artea horietako bakoitzarengana ahalik eta modu egokienean eta erakargarrienean hurbiltzeko helburuarekin. Ekimen horien artean, Umeentzako Gabonetako programak edo Guggenheim Bilbao Museoaren Gauak aipatu behar dira; izan ere, Aste Nagusia dela eta, Museoak gaueko orduetan irekitzen ditu bere aretoak, zuzeneko jazz musikarekin.
Helbidea
Avenida Abandoibarra, 2 48009 Bilbao
Telefonoa
944 35 90 00 (bulegoetako ordutegian)
944 35 90 80 (Museoko ordutegian)
Ordutegia
Asteartetik igandera 10:00-20:00