

BBK haur-eskoletatik zuen seme-alaben lehen urte hauetako parte izan gura dugu, beraien garapen emozional, fisiko eta sozialean laguntzeko eta beharrizan guztiak asebetetzeko segurtasun-, konfiantza- eta ongizate-giroan.
Gaur egun BBK-k bi haur-eskola ditu: bat Bilbon, Laurencin markesaren kalean eta azkena Getxon, Ezequiel Agirre kalean, 21 (Romo). Bi eskola horiek beharrezko ekipamendu guztia dute arreta elebiduna eta kalitatezkoa eskaintzeko eskolan lehen urratsak egiten hasten diren umetxoei; urte osoan zabalik egoten dira irailetik uztailera 7:45etik 18:00etara.
Gainera, hezitzaileen dedikazioarekin eta garapen indibidual eta kolektiboa errazten duen giroa sortzeko moduko leku egokiekin, ikastetxeek garapen intelektual, fisiko eta soziala bultzatzen duten estimuluak ematen dizkiete neska-mutikoei.
Haur Eskolen jatorria XX. mende hasierakoa da. 1929ko lehen hilabeteetan, Kutxak Etxeko Ongintzako eta Esne Tanta udal-zerbitzuak bere gain hartzea erabaki zuen, erakundeko mediku José Entrecanales jaunaren zuzendaritzapean, eta handik gutxira Urazurrutian San Antonio Sehaska Etxea, Beharrean diharduen Emakumearen Montepio barruan sartuko zen haurtzaindegia. Urte hartan bertan, Kutxak beste bi proiektu jarri zituen abian: haurtzaindegi eta haur-kontsultategi bat ireki zuen Bermeon, Umearen Etxea (Casa del Niño) izenekoa, eta “Familia-etxe” bat sortu zuen, emakumeentzako egoitza bat ‘Villa de Bilbao’ deitua, eta haren kudeaketa Sukarrietako Egoitza zeramaten lekaimeen ordena beraren esku laga zen.
202oan eta 2021ean jaiotako neskamutikoentzat.
Eskaerei edo ikastetxeen funtzionamenduari buruz beste argibiderik behar izanez gero, telefonoz edo posta elektronikoz aukeratutako haur-eskolarekin harremanetan jarri.
Emaila: santutxu.haurreskola@bbk.eus
T: 94 411 09 82
Emaila: erromo.haurreskola@bbk.eus
T: 94 655 78 23
Haur-eskoletan 2021/2022 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da. 0 eta 2 urte arteko umeak dituzten familiek martxoaren 3ra arte eman ahal izango dute izena, “BBK ETA ZU” atalean