2020/2021 ikasturterako BBK+ Jarduera Programak bost prestakuntza- eta didaktika-ardatz ditu: Ongizate eta Hazkunde Pertsonala, Kultura, Hizkuntzak, Musika eta Teknologia Berriak. Aurten BBK-k bereziki indartu gura izan du atal teknologikoa, garrantzi berezia hartu baitu pandemia garaian. Programa 60 urtez gorako pertsonei zuzenduta dago.

JARDUERA-PROGRAMA 2020/2021

Aurten 60 urtetik gorakoentzako jarduera-programa soilik “online” egitea erabaki du BBK-k. Horrela, erakundeak bermatzen du ikastaroek eta tailerrek denboran zehar jarraitutasuna izango dutela eta Lurraldeko eskualde guztietara iritsiko direla.

BBK-k bereziki indartu gura izan du atal teknologikoa, garrantzi berezia hartu baitu pandemia garaian. Arlo hau zabalagoa da orain, gaurkotasun handiko ikastaroak eta adinekoen eguneroko bizitza errazteko lagungarri izan daitekeen eduki praktikoa sartuta. Helburua da adinekoek, normalean trebetasun teknologiko txikienak dituen biztanle-taldeak, gutxieneko oinarrizko nozioak eskuratzea, beren ingurunearekin online komunikazio optimoa izatea lortzeko.

IZENA EMATEKO ESTEKA

HARREMANA

BBK-k 60 urtez gorakoentzat antolatzen dituen jarduerei buruzko argibide gehiago lortzeko, jar zaitez harremanetan 94 424 85 72 telefonoaren bidez.