Jardunaldi zientifikoa “Bakardadearen bizipenari aurre egitea adinekoengan”

65 urtetik gorako 60.000 pertsona inguru bizi dira bakarrik Bizkaian. Kopuru horrek hazten jarraituko du datozen hamarkadetan, eta, jaiotza-tasa sustatzeko planik ezean, gero eta zaharragoa den gizarterantz eroango gaitu.

Errealitate horren esparruan, BBK-k jardunaldi zientifiko bat antolatu du BBK Salan, eta Gura Bako Bakardadearen eremuan nazioarteko adituak batuko ditu.

Hitzordua Bilbon izango da, abenduaren 1ean, 9:00etatik 14:30era, “Bakardadearen bizipenari aurre egitea adinekoengan” izeneko jardunaldiaren esparruan. Bertan, nazioartean erreferenteak diren adituak ─hala nola Theo van Tilburg doktorea, Soziologia eta Gerontologia Sozialeko irakaslea, eta “Social Context of Aging” ikerketa-programako zuzendaria; edo Kalpa Kharicha, “Campaign to End Loneliness”en ordezkaria, Erresuma Batukoa─ entzungo dira eta hausnarketa-gune bat partekatuko da beraiekin.