Kultura inklusiboa
BBK-k kultura inklusiboa bultzatzen du, kulturarako sarbidea erraztuz eta kulturaz gozatzeko zailtasunak sor ditzaketen egiturazko faktoreak kontuan hartuz: ekonomia, ahalmen-urritasuna, adina, generoa, jatorri kulturala, …

Etorkizuna Musiketan. Kultura anitzeko aberastasun handiko baina gizarte-bazterkeria jasateko arriskua dagoen testuinguruetan bizi diren haurren eta gazteen bizikidetza eta gizarteratzea sustatzea, orkestra bat sortzera bideratutako musikagintzaren bidez, parte-hartzaileei norberaren eta taldearen aberastea, sentiberatasun artistikoa eta zenbait balio garatzea ahalbidetuko dien hezkuntza-baliabide gisa.

Baztertuta geratzeko arriskuan dauden inguruneetako haurrei zuzenduta, artearen eta kulturaren bidezko gizarteratze-proiektu bat da, gizarte zibila inplikatuz mikromezenasgoaren bidez eta bekadun bakoitzari banakako laguntza emanez.

Gizatalde behartsuek kulturarako sarbidea izatea bilatzen du BBK-k, programazioa eta museoetako erakusketak ezagutzea eta horietaz gozatzea sustatzeko helburuarekin.