Kultura-gunea
Hurbil zaitez kulturara beste era batera: Guggenheim, ipuin-antzezpena Carmen Pardorekin, antzerkia ltziar Lazkanorekin edo musika-antzerkia Eva Ausí-rekin, besteak beste.
ANTZERKIA
Parte hartzaileei, oro har, antzezteko eta interpretatzeko gaitasunak garatzen lagunduko dien antzerki jarduera bat eskaintzea; diziplina desberdinetarako (ahotsa, gorputz espresioa eta ahozkoa, kantua, testu analisia) aholkularitza jasoko dute agertokietako profesionalen eskutik, hori guztia prozesuaren amaieran egindako lanaren erakustaldi bat egiteko asmoz, energia lorpen zehatz baterantz dinamizatuko duten helburuak finkatzeko asmoz, eta antzerkia sortzeko prozesu errealera ahalik eta gehien gerturatzeko asmoz, beti amaitzen baita emanaldi batekin.
Antzezlan laburrak; Adinaren arabera egokitutakoak; Genero aniztasuna
IRAKURKETA DRAMATIZATUAK
Irakurketa dramatizatuak interpretazio genero bat dira: horietan parte hartzaileek testu dramatikoak irakurtzen dituzte zuzenean, kasu honetan, ipuinak, baina irakurketa huts batera mugatu gabe; aitzitik, entzuleen aurrean interpretatuz eta bizitasun egokia emanez egiten da, testu horien kalitatea eta edukiak azpimarratzeko eta islatzeko.
Irakurketa eta interpretazio teknika egokia lortzeko modua eta metodoa lantzen dira.