BBK KUNA Gizarte-berrikuntzari lotutako gune berri bat da, irtenbideak elkarrekin sortzeko eta etorkizun jasangarriagoa eraikitzeko. Etorkizunaren aldeko apustua, gizarte-eragile guztiak inplikatzeko eta lankidetzan aritzeko aukera emango duena.

Etorkizunean pentsatzeko leku bat

Bizkaiaren etorkizunean erreferente izan gura dugu, eta, horretarako, gune ireki eta eraldatzaile bat daukagu, gizarte-sarean aldaketa positiboak sustatzeko gai izango dena herritarren ahalduntzearen bidez.

Bizkaiaren etorkizunean erreferente izan nahi dugu, eta, horretarako, espazio ireki eta eraldatzaile bat dugu, herritarren ahalduntzearen bidez gizarte-sarean aldaketa positiboak sustatzeko gai izango dena.

Zergatik KUNA?

BBK Kuna inspiratzen duen lekua da, Garapen Jasangarriaren Helburuei (GJH) loturiko eta etorkizuneko erronketan lan egiten duten eragileen ekosistema batekin.

Norentzat?

BBK Kunak gizarteko eragile guztiekin batera behar egiten du: herritar, unibertsitate eta ikerketa-zentro, herri-administrazio eta enpresa pribatuarekin.

Zelan?

BBK Kunak eragileekin parte hartzeko hainbat formatu ditu: Ikaskuntza-komunitateak, Proiektu egoiliarrak, eta Prestakuntza.

Zer?

BBK Kunak etorkizuneko erronkei erantzuteko askotariko konponbideak proposatzen dizkio gizarteari.