BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Mendi eta Abentura Zinemaren Nazioarteko Jaialdia munduan erreferente bat da mendi-zinemaren generoan. Mendi Film Festival Elkartearen eta BBKren arteko elkarlanetik sortu da ekitaldia, eta mendi, muturreko kirol, abentura eta naturako zinema onenaren erakusleiho da.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia ez da jaialdi bat bakarrik. Urtean zehar, bai lehiaketaren aurreko egunetan eta bai gauzatu bitartean, ekitaldiarekin lotutako hainbat jarduera ere antolatzen dira, Mendi Tour, argazki-erakusketak edo Gazte Mendi, esaterako.

Mendi Tour, BBK Mendi Film

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren azken edizioko film aipagarrienak biltzen dituen erakusketa da Mendi Tour. Tourra egun bakarreko formatuan edo hainbat egunetako erakusketetan egiten da eta bertan korporazioek, eskola eta ikastetxeek, talde komunitarioek eta bestelako erakundeek parte hartzen dute. Tour honen helburua zinemaren eta mendiaren arloetako zaleengana iristea da eta 50 hiritan zehar ibili da bere azken edizioan. Mundu osoan sarituak eta txalotuak izan diren filmak esklusiban ikusteko aukera ematen die birak bertaratzen direnei.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren aurretiko erakusketak

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia egin aurretikhainbat erakusketa egiten dira Bilbon. Urtero, Euskal Trenbide Sare eta Bilboko Metroko Zazpikaleetako geltokiak mendi-jardueretan espezializatutako argazkilari bat aukeratzen du bere lanak erakusteko; horrez gain, arlo horretako nazioarteko argazki-lehiaketako 20 lan onenen sorta bat ere erakusten du.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Sariak

Jaialdiaren amaiera ekitaldian hainbat sari banatuko dira: zuzendari onenaren saria, gidoi onenarena, argazki onenarena, epaimahaiaren saria, … eta WOP Fundazio saria, mendigoizaletasunaren gizarte-balioen (talde-lan, leialtasun, ahalegin, mendiarekiko bizi-grina eta abarren) defentsa eta transmisioa saritzen duen saria.