Ola BBK zentroa

Ola Helduarorako Zentroa Bizkaiko Lurralde Historikoan adimen-urritasuna duten helduentzako arreta eta laguntzarako eguneko zerbitzua da; lantegi okupazionaletatik edo/eta enplegu babestuko zentroetatik datozelarik, hainbat arrazoirengatik bestelako jarduera bat eskatzen dutenentzat da, sozializatuta jarrai dezaten, eta horrela autonomia eta bizi-kalitate handiarekin ahalik eta denbora gehien bizi ahal izan daitezen.
COVID-19ak sortutako osasun-larrialdiko egoerarengatik, zentroa itxi egin behar izan genuen gure zerbitzura jotzen duten pertsonak arriskuan ez jartzeko, baina horrek ez digu eragotzi lanean eta zentroa hobetzen jarraitzea, egoerak ahalbidetzen duen unean ahalik eta baldintza onenetan ireki ahal izan dezagun, COVID errealitate berrira egokituta. Segurtasun-neurriak ezarri dira, eta, horretarako, kamera termikoak, alfonbra desinfektatzaileak, txorrota automatikoak, gel-dosifikagailuak, … sartu dira, eta lekuak eta jarduerak berregituratu dira, itzulera pertsona guztientzat segurua izan dadin.

Ola Aldi Baterako Egonaldietarako Egoitzak adimen-urritasuna duten pertsonei ezohiko ingurune batean elkarbizitzen laguntzen die, eta haien familiei atseden hartzeko aukera ematen die, urtearen gainerakoan zaintzen jarraitu ahal izateko.
Bizkaian adimen urritasuna duen 18 eta 59 urte bitarteko edonorentzat dago zabalik. 28 postu ditu, eta urtean 365 egunetan ematen du zerbitzua. Egonaldien gutxieneko iraupena 15 egunekoa da, eta gehienekoa 3 hilabetekoa urtean (4 hilabetekoa larrialdietan).

Eguneko Zentroak elkarbizitzarako leku bat eskaintzen die adimen-urritasun larria edo mendekotasun-maila handia duten pertsonei, laguntza pertsonal eta sozialeko programekin.

Adimen-urritasuna duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzen du, harrera-, esku-hartze- eta laguntza-zerbitzu integral baten bidez, eta banakako edo taldeko proposamenak egiten ditu, bizi-kalitatea eta familiaren parte-hartzea hobetzeko.

Prestakuntzaren eta lanaren bidez, pertsonaren garapen pertsonal eta sozialari laguntzen dio, baita beraren gizarteratzeari ere.

Bere helburuetako bat ahalik eta pertsona gehien ohiko lanean jardutea da

Enplegagarritasunari Laguntzeko BBK Zerbitzua ahalmen-urritasunen bat dutenei laguntzeko proiektua da, beraien lan- eta prestakuntza-ibilbideak planifikatuz eta kudeatuz enplegagarritasuna hobetzeko.
Proiektuaren ardatza ezintasunen bat duten pertsonei orientazioa, prestakuntza eta laguntza ematea da, prestakuntza- eta enplegu-proiektu bideragarriak zehaztu eta kudeatu ahal izan ditzaten, beren aldekoa ez duten abiapuntua hobetzeko edo eraldatzeko, eta lan bat lortze edo lan-merkatuan hobeto kokatze aldera behar dituzten tresnak eta gaitasunak emateko.

Ola BBK zentroa erreferentziazkoa da adimen-ezintasunaren eremuan. Arreta espezializatuan aitzindaria, arreta integrala eskaintzen du adimen-ezintasuna dutenen, hauen familien eta arlo honetan lanean diharduten gizarte-figura guztien zerbitzura.

Sondikan dagoen zentroak 50.000 m2 ditu gutxi gorabehera, eta ezinduentzako diagnostiko eta orientaziorako zentro, barnetegi eta irakaskuntza bereziko ikastetxe gisa hasi zen arren, gaur egun hainbat zerbitzu eskaintzen ditu:

  1. Herduarorako zentroa
  2. Aldi baterako egonaldietarako egoitza
  3. Eguneko zentroa
  4. Saioa zerbitzua
  5. Lantegi okupazionala
  6. Enplegu-zentro berezia
  7. Enplegagarritasunari laguntzeko zerbuitzua
BBK Music Legends Ola zentroan

Ola BBK zentroak, pentsamoldeak aldatzea eta ezinduen egoera normalizatzea ere lortu gura ditu, beraiek ikusgai bihurtuz eta beraien eskubideak aldarrikatuz.

Zentroarekin lankidetzan gauzatua. Jaialdi hau zentroan bertan egiten da eta zentroaren ohiko erabiltzaileek laguntzen dute ekitaldiaren prestalanetan. Jaialdia pertsona hauen egunerokoa ezagutarazteko modu bat da, eta partaide bihurtzen ditu musika-munduan eragin handikoa den ekitaldi batean.

Ola zentroaren kokapena Goietxa Bidea 18, 48150, Sondika

Ola zentroaren kokapena