Pagasarrira igoera BBKrekin
1991tik, abenduan, Pagasarri mendira, Bilboko mendirik ezagun eta adierazgarrienera, egiten den igoera klasikoa antolatzen du BBK-k, eta bertan familiak, lagun-taldeak eta mendizaleak elkartzen dira. Igoera hori nahitaezko hitzordua izaten da bizkaitar askorentzat Gabonetako jaiei hasiera emateko.

Igoera hau ez da ibilalditxo hutsa. Kirola eta bizimodu osasuntsua sustatzeaz gain, euskal mendiei egindako omenaldia da Pagasarriko igoera. BBKren Gizarte Ekintzak, herritarrak ingurumenaren zaintzari buruz kontzientziatzeko egiten duen beharrean, jarduera horretan izena emandako pertsona bakoitzeko zuhaitz bat landatzen du. Zuhaitz horiek ‘BBK Basoa’ proiektuaren barruan landatzen dira, ekimen solidario bat Lurgaia Fundazioarekin elkarlanean, Bizkaiko lurraldeko hazietatik sorturiko haritz, pago, lizar, urki, elorri eta abar gazteak landatzeko.ko.

Gaztetxoenetatik zaharrenetaraino guztiek bideaz gozatu ahal izateko dago ibilbidea diseinatuta. Itsas mailatik 673 metrora dagoen tontorrera igotzeak aukera emango die parte-hartzaileei paraje paregabean ohiko hamaiketakoaz gozatzeko: tortilla-ogitartekoak eta txorizoa sagardotan egosia, ardo, salda eta urarekin.

#BBKPagasarri lehiaketa

Bizkaitarrak BBKren proiektuetan partaide aktibo izan daitezen, 2019ko ediziorako lehiaketa bat antolatu zen igoerara joan zirenentzat. Ekimen horretan parte hartzeko, sare sozialetan argazki bat argitaratu behar izan zuten, Pagasarrira igo bitartean edo jada tontorrean egina, #BBKPagasarri hashtag edo traol-berbarekin. Parte hartzaileak bost esperientzia iraunkorren zozketan sartu ziren.

Proiektuari buruzko argibide gehiago gura izanez gero, jarri harremanetan BBKrekin.