1942. urtetik, BKK-k San Tomas azoka antolatzen du Bilbon abenduaren 21ean. Merkatu tradizional honen jatorri historikoa ulertzeko, kontuan izan behar da garai batean baserritar maizterrak herri eta hirietara jaisten zirela, lur-jabeei urteko errenta ordaintzeko. “Bidaia aprobetxatuz” baserriko ekoizpena eroaten zuten saltzeko.

Urteetan zehar, egun ospetsu hau osatzen duten ekimenak gehitu dira Bilbon, hala nola “Azoka Txikia” edo “Gure Baserriko Produktuak” goiburuko nekazaritza-produktuen lehiaketa, gure baserritarrek beren ahalegin eta dedikazioarekin gure eskura jartzen duten produktuari balioa ematen diona.

Osasun-murrizketek LXXIII. San Tomas azoka ospatzea eragotzi dute. Beste aukera batzuk aurkitzen saiatu ginen, leku itxietan edo airea zabalean, baina bakar batek ere ez zuen benetako bermerik eskaintzen segurtasunaren arloan.