Kokapena

BBK Urdaibai Zentroa, Abiña auzoa z/g, 48350, Busturia, Bizkaia

Proiektua

1982an, orduan Bilboko Aurrezki Kutxa zenak (gaur egun BBK) eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Sukarrietako kolonia zaharrean (orain BBK Urdaibai Zentroa) ingurumen-hezkuntzako proiektu bat sortzeko. Hasieratik eta ia 30 urteko ibilbidean zehar, helburu nagusia haurrei naturara hurbiltzen lagunduko dien ingurune fisiko eta pedagogikoa eskaintzea izan da, eta, horrela, ingurumenarekiko sentsibilizazioa, kontzientziazioa, ezagutza, jarrera-aldaketa eta banakako zein taldeko ekintza garatzea. Zentroa Urdaibaiko bihotzean egotea, UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatutako naturgunea, balio erantsi nabarmena izan da.

Gaur egun ere badago jatorrizko hitzarmena sinatzearen premia, hau da, Bizkaiko ikastetxeetako ikasleei bitartekoak, baliabideak eta ezagutza eskaintzea, natura eta ingurumena ahalik eta modurik zabalenean hurbiltzeko eta ulertzeko. Hala, proiektuak gizarte modernoaren beharrei eta erronkei erantzun ahal izateko aldatzen doa, eta 2021eko ekainean hitzarmena eguneratu egin zen, proiektuari izen berria emanez: UIHP (Urdaibaiko Ingurumen Hezkuntzako Proiektua).

Egonaldia

Egonaldian, ikasleak 4 egunez (astelehenetik ostegunera) egoten dira BBK Urdaibai Zentroan, eta beren ingurumen-proiektua garatzen dute

Deialdia 2021/2022

Izena emateko datak: 2021eko irailaren 7tik 17ra

*  Izena emateko formularioa bete ahal izateko, zentroetarako atarian erregistratu beharko da (BBKyTú bidez). Ikastetxeei zuzendutako proiektuetan parte hartzeko ataria da eta bertan eskaerak egin, horien aurrerapena ikusi eta zentroaren datuak eta dokumentuak eguneratu ahal izango dira.

Plazak esleitzeko datak: 2021eko irailaren 27tik urriaren 1era.