Urdaibai Bird Center

Urdaibai Bird Center Urdaibaiko Biosferaren Erreserban dago, eta hegaztien, haien migrazioen eta bizi diren habitaten ikerketa eta dibulgazio zientifikorako zentroa da; Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatzen du, eta Europa mailan erreferente diren instalazioak ditu.

Egungo programak, gizarte-eragin handikoak, klima-aldaketa du ardatz nagusietako bat. Hegaztiak, fenomeno global horren bioadierazle legez, tresna egokiak izango dira hezkuntza-prozesuetan.

Zentroa, era berean, jendearentzat zabalik dagoen paduraren behatoki parebakoa da, eta horrela Urdaibai Bird Centerreko ikerketa-taldeak lantzen dituen hegazti-proiektuak bertatik bertara ezagutzeko aukera du jendeak.