Sare sozialetarako pribatutasun-politika2019-03-08T09:32:46+02:00

Kontuaren arduraduna

Kontu honen  arduradunak  Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria – Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa eta BBK Fundazioa (aurrerantzean FUNDAZIOA) dira, tratamenduaren arduradun legez; hauen I.F.K. G-48412720 eta G-48644371 dira, hurrenez hurren; Euskadiko Fundazioen Erregistroan inskribaturik daude F-375 eta 180 erregistro-zenbakiekin, hurrenez hurren; eta beraien helbidea Kale Nagusia 19-21, 48001. Bilbo (Bizkaia) da. Argibide gehiago lortzeko, bidali mezu bat helbide elektroniko honetara: protecciondedatos@bbk.eus.

Motibazioa

Dokumentu honen helburua hau da: interneteko sare sozialetan eta online bideo-plataformetan (aurrerantzean, guztiak batera, Sare Sozialak deituetan) FUNDAZIOAREN orri ofizialen erabiltzaileei beren datu pertsonalen tratamenduari buruzko argibideak ematea.

Datu pertsonalak babestea

Zer-nolako datuak tratatzen dira

Oro har, FUNDAZIOAK ez du Sare Sozialetatik daturik hartzen. Erabiltzaileak Sare Sozialetan argitaratzea erabakitako datuak soil-soilik eskuratzen ditu FUNDAZIOAK: adibidez, bere izen, goitizen, ezizen edo nickname, bere argazkia edo avatarra, eta erabiltzailearen profilean sartutako gainerako datuak.

Zertarako erabiltzen dira datu hauek

Datu hauek erabiltzen dira bakarrik Sare Sozialen erabilera arrunta kudeatzeko, erabiltzaileei publikoki edo pribatuki erantzun ahal izango zaielarik, egoeraren arabera, edo mezuren bat, horretarako Sare Sozialetan jarritako tresna edo funtzioen bidez erabiltzaile batek idatzia, berrargitaratu.

Datuen hartzaileak

Oro har, FUNDAZIOAK ez ditu Sare Sozialen erabiltzaileen datuak hartzen, ezta hirugarrengo batzuei jakinarazten ere; hala ere, sare sozialaren tresna edo funtzioen erabilera hutsak (adibidez, mezu bat aipatzeak edo berrargitaratzeak) bere datuak Sare Sozial horren gainerako erabiltzaileei jakinaraztea inplikatzen du.

Erabiltzaileak jabetuta egon behar du Sare Sozialak erabiltzearen ondorioez.

Datuen ostatatzea

Oro har, FUNDAZIOAK ez ditu Sare Sozialen erabiltzaileen datuak hartzen; beraz, datuak soil-soilik delako Sare Sozialaren informazio-sistemetan ostataturik daude.

Eskuarki, sistema hauek Europako Batasunekoak ez diren herrialdeetan kokaturik egongo dira, haien legeriak ez duelarik datuen babes-maila egokirik eskaintzen, Europako agintarien iritziz.

Hala ere, gerta liteke Sare Sozialetako batzuek datuak babesteko europar arauekiko konpromisoa bermatzeko programa edo lan-esparruei atxikita egotea, adibidez Pribatutasun Ezkutu edo Privacy Shield delakoari (https://www.privacyshield.gov/).

FUNDAZIOAK gomendatzen dio erabiltzaileari kontsulta ditzala delako Sare Sozialaren pribatutasun-baldintzak eta egiazta ditzala datuak babesteko eskaintzen dituen bermeak.

Tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa

Aipaturiko tratamenduak legitimatzen dituen oinarri juridikoa erabiltzailearen berariazko adostasuna da, delako Sare Sozialaren pribatutasun-baldintzen onartze bidez emana, baita erabiltzaileak FUNDAZIOAREKIKO baimendu edo eskatu duen lotura bidez ere.

Adostasuna edozein unetan ken daiteke Sare Sozialaren mekanismoen bidez FUNDAZIOAREKIKO lotura desegiteko.

Datuen tratamendurako epea

FUNDAZIOAK egiten dituen tratamenduen izaera dela eta, Sare Sozialen erabiltzaileen datuak denbora mugagabean tratatuko dira, harik eta erabiltzaileak ezabatzeko eskubidea egikaritzen duen arte.

Zer eskubide ditu erabiltzaileak eta nola egikaritu

Datuak babesteko araudiak erabiltzaileei honako eskubide hauek bermatzen dizkie:

  • Atzitzea: Erabiltzaileari aukera ematen dio jakiteko zer informazio daukaten berari buruz, nondik lortu den, nori eman zaion eta zer erabileratarako tratatu den.
  • Zuzentzea: Erabiltzaileari aukera ematen dio oker edo eguneraturik ez dagoen daturen bat zuzentzeko.
  • Ezabatzea: Bere datuen tratamendua amaiarazteko aukera ematen dio erabiltzaileari.
  • Aurka egitea: Aukera ematen dio erabiltzaileari helburu zehatz batekin egiten den bere datuen erabilera amaiarazteko.
  • Mugatzea: Erabiltzaileari aukera ematen dio bere datuen tratamendua murriztu edo mugatzeko, baina geroko beste helbururen baterako gordetzeko moduan.
  • Eramatea: Erabiltzaileari aukera ematen dio bere datuen kopia lortzeko formatu elektronikoan eta, zenbait zirkunstantziatan, beste zerbitzu-emaile bati jakinaraztea eskatzeko. Erabiltzailearen adostasunez egindako tratamendu informatizatuetarako edo kontratu bat betetzeko bakarrik aplika daiteke hau.

Erabiltzaileek eskubide hauen egikaritzea eskatzeko FUNDAZIOARI, ohiko postaz aipaturiko helbidera idatzi behar dute, edo posta elektronikoz (protecciondedatos@bbk.eus), beren nortasuna egiaztatuz NAN edo dokumentu baliokide baten kopia bidez, eta Sare Sozial jakin baten erabiltzaile direla ere egiaztatuz.

Hala ere, eta oro har, FUNDAZIOAK ez ditu Sare Sozialen erabiltzaileen datuak hartzen; beraz, izango dira eskubide batzuk FUNDAZIOAK ezingo dizkienak egikaritu erabiltzaileei.

Erabiltzaileek argibide gehiago gura badituzte honetaz edo datuak babesteko duten eskubidea urratu zaiela uste badute, harremanetan jar daitezke Datuak Babesteko Espainiako Agentziarekin (www.aepd.es).

Sare Sozialen erantzukizuna

FUNDAZIOA ez da Sare Sozialen euren egintzen, tresnen, mekanismoen, funtzioen edo prozeduren erantzule.

Sare Sozial jakin batek eragindako eskubide-urratze batengatiko edozein erreklamazio Sare Sozialaren beraren kudeatzaile edo erantzule den enpresaren aurka zuzendu behar da.