Maija Kauhanenek ahots oso adierazkorra du, eta perkusionista berritzailea da. Horrez gain, atzamarren abiaduraz baliatuta, maisuki jotzen du kantelea (Finlandiako musika-tradizioan oso erroturiko hari pultsatutako instrumentua).

Emakume-banda honen trebetasun horiek guztiak erritmo organikoekin (eta askotarikoekin) uztartuta, eszena soniko apartak eta kadentzia liluragarriak sortzen ditu.