Bolunta, izateko forma bat da boluntario izatea

BBK Fundazioak Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta EDE Fundazioarekin elkarlanean dihardu bolunta proiektuan, Bizkaian elkartasuna eta gizarte-partaidetza sustatzea lortu gura duelarik.

Bolunta erakundeak aholkularitza, prestakuntza eta baliabide materialen doako zerbitzua eskaintzen die Bizkaiko gizarte-erakundeei, baita pertsona boluntarioei ere. Lan boluntarioari eta gizarte-partaidetzari buruzko sentsibilizazio-ekintzak ere garatzen dituzte.

ZELAN HASI LAN BOLUNTARIOA EGITEN

Bolunta-ren helburu nagusietako bat da gizarte-mugimenduko jarduerak eta erakundeen eskaerak zabaldu edo jakinaraztea, gure lurraldeko gizarte-erakundeen boluntariotza-programa ezberdinetan laguntzeko interesa duten Bizkaiko pertsona guztien parte-hartzea errazteko helburuarekin.

Programa solidarioetan parte hartu ahal izateko, interesa dutenek boluntak antolaturiko topaketetara etor daitezke eta beraiek parte hartzeko moduko programa aktiboen berri jaso dezakete. Informazio-gunea da hau, non argibideak ematen diren lan boluntarioak esan gura duenaz, baita orientatu ere pertsona bakoitzaren kezka eta profiletara gehien egokitzen den zereginaz eta erakundeaz.

Informazio-gune honetan boluntariotzari buruzko argibideak ematen dira , bestalde, pertsona bakoitzaren zalantzak argitu eta euren profiletara gehien egokitzen den zereginaz eta erakundeaz orientatzen da.

UBI

BBK Eraikina

Erronda z/g (5 zk.aren aurrean), 2. solairua, sarrera Zabalbide kaleko 1 zk.tik, 48005 Bilbo

Informazio gehiago

Topaketak Bolunta-ren egoitzan izaten dira: BBK eraikina – Erronda z/g (5. zka.ren aurrean), 2. eta 3. solairuak – 48005 Bilbo

Gainera, boluntaren kanal ofizialetan (webgunean edo Facebookeko orrian) zenbait elkarterekin lan boluntario urgenteko programak argitaratzen dira behin eta berriro, eta interesatuek horietara jo dezakete edo informazioa eskatu.

BOLUNTARIOENTZAKO PRESTAKUNTZA

Bolunta lan boluntario eta gizarte-partaidetzarako agentziak prestakuntza ematen du, eta ikaskuntza-guneak eskaintzen ditu, gaitasunak lortu, esperientziak partekatu, norberaren eta gizarte-erakundeen beharrizanak identifikatu eta klabeak aurkitzeko, boluntarioek beren lana eta laguntzen dituzten erakundeena modurik eraginkorrenean egin ahal izan dezaten.

Formakuntza hitzartuko saioak egingo dira erakundearen eskakizunei erantzuteko, irabazi asmo bako erakunde, gizarte-erakundeetako zuzendaritzako, administrazio, enpresa, ikastetxe eta abarretara zuzenduta.

Eskainitako formakuntzan sartzen diren ikastaroak honako ardatz tematiko hauetan banatzen dira:

  • Garapen Pertsonala: hazkunde pertsonala, dimentsio emozionala, nork bere burua zaintzea eta ezagutzea, edo gizarte-gaitasunen garapena errazten duten prestakuntza-guneak.
  • Erakundezko garapena: elkartze-kudeaketa (sistemak, baliabideak, tresnak), erakundearen adimen kolektiboaren eraikuntza (lidergoa, lantaldeen dinamizazioa, kontzientzia-hartzea, barne-harremanak, etab.), ahaztu barik gizarte- eta komunitate-inguruneekiko konexioa (errealitatean egotea, sare-lana, ikusgaitasuna eta eragina sortzea gizartean, etab.).
  • Gizartean esku hartzeko eta ekintzarako era berriak: tresna, metodologia eta teknologia berritzaileetara hurbiltzea, ekintza birpentsatzeko eta elementu berriak sartzeko lagungarri izan daitezkeenak, azken batean gizabanakoen eta gizataldeen bizitza hobetu ahal izateko.
Intereseko estekak

MULTIMEDIA

MULTIMEDIA

IKUSI GALERIA