Ganbara, langune bat elkartasunerako

Ganbara elkartze-gune bat da, non BBKren laguntzari esker, azpiegiturak, baliabide teknikoak eta zerbitzuak ematen diren Bizkaiko gizarte-erakundeen kudeaketarako. Boluntaren proiektu honek aukera ematen die gizarte-erakundeei lanerako aretoak eta elkarlanerako guneak izateko, asoziazionismo solidarioa eta elkarlana sustatuz eta gizarte-arloan baliabideen eta zerbitzuen sinergien alde eginez.

Ubicación Ganbara

BBK Eraikina

Erronda z/g (5 zk.aren aurrean), 3. solairua, sarrera Zabalbide kaleko 1 zk.tik, 48005 Bilbo

Informazio gehiago

ALDI BATERAKO EGOITZAK ETA GUNE KOMUNAK LAGATZEKO ZERBITZUA

Bizkaiko gizarte-erakunde solidarioek beren jarduera iraunkor edo aldi baterakoa egiteko espazio propiorik ez badute, ganbararen egoitzak eta guneak lagatzeko zerbitzuarekin, lan-bulego bat izan dezakete.

Lagapen hau aldi baterakoa izango da beti eta epea aldez aurretik hitzartuko da.

Ganbarak lekuak doan lagatzeko zerbitzua eskaintzen du, bertan Bizkaiko gizarte-erakunde solidarioek jarduera zehatz batzuk garatu ahal izateko, bai kanpoko eta bai barruko jarduerak (bilerak; boluntario, bazkide edo profesionalen prestakuntza; batzarrak eta abar).

Ganbarak noizbehinkako gune hauek eskaintzen ditu:

  • Erabilera anitzeko gelak, gehienez 26 pertsonarentzat
  • Ekitaldi-aretoa, 85 pertsonarentzat
  • Informatika-gela, 12 pertsonarentzat
  • Bilera-gelak hainbat tamainatakoak
  • Kontsulta- eta irakurketa-gela

ZELAN EGIN ESKAERA

Ganbaran leku-eskaera egiteko, Bizkaiko gizarte-erakunde solidarioek dagokion eskaera-fitxa bete behar dute.

Aretoak, ikasgelak eta ekitaldi-aretoen eskaera
Aldi baterako egoitzen eskaera
Deskargatu Ganbarako funtzionamendu-araudi orokorra

Intereseko estekak

MULTIMEDIA

MULTIMEDIA

IKUSI GALERIA