Indartu, erakunde-laguntza eta sendotze programa

Indartu erakunde-laguntza eta sendotze programa da, Bizkaiko gizarte-erakunde txiki eta ertainetara zuzendua, EDE Fundazioak 2010ean sortua BBKren laguntzaz. Indartuk esku-hartze sozialaren eremuan diharduten irabazi asmorik bako erakundeei laguntzen die, kudeaketan hobekuntza-elementuak sartu behar badituzte baina aski baliabide ekonomikorik ez badute kanpoko laguntza-zerbitzuak kontratatu ahal izateko.

Indarturen helburua da Bizkaiko gizarte-erakundeen ardura duten pertsonek eta lantaldeek beren gaitasunak garatu ahal izatea eta beren kontura erabiltzeko moduko kudeaketa-tresnak eta sistemak sartzea, kanpoko profesionalen laguntza izateari lagatzen diotenean.

INDARTUK ESKAINITAKO ZERBITZUA

Indartu programari esleitutako baliabideei esker, urtean 6.000 laguntza-orduraino eskaintzeko aukera dago, esku-hartze sozialeko hirugarren sektorean irabazi asmorik bako erakundeen kudeaketan.

Gizarte-erakundeei ematen zaien laguntza erakundea garatu eta sendotzera bideratzen da. Horregatik, zerbitzua aldi baterakoa da, funtsezkoak diren eta izaera estrategikoa duten proiektuetan ardazten da, eta erakundearen inplikazio eta parte-hartze aktiboa eskatzen du.

Bestalde, Indartuk erakunde berriak eratu eta martxan jartzeko (kogerentziarako) laguntza ere ematen du, eta proiektu berritzaileak zehaztu eta martxan jartzeko. Horretarako, erakundeak proiektuaren finantzaketan laguntzen du bere ahalbideen eta dagoen kanpo-finantzaketaren arabera, kostu osoaren % 5 gutxienez.

INDARTUK GIZARTE-ERAKUNDEEI LAGUNTZA EMATEN DIEN ALDERDIAK

Indartu programak laguntza ematen du hainbat arlotan, besteak beste, Antolaketa eta estrategia, Proiektuak, Giza Baliabideak, Kalitatea eta Gizarte Erantzukizuna, Komunikazioa eta, azkenik, Generoa.

  • Antolaketa eta estrategia: erakundearen diagnostikoa egitea, plan estrategikoa edo/eta kudeaketa-plana egitea.
  • Proiektuak: proiektu berriak identifikatzea eta bideragarritasuna aztertzea.
  • Giza baliabideak: giza baliabideen kudeaketa integrala hobetzea.
  • Kalitatea eta Gizarte Erantzukizuna: sistemen aplikazio-prozesuak egitea. (
  • Komunikazioa: Komunikazio-planak egitea.
  • Generoa: gizon eta emakumeen berdintasun-planak, eta lana eta familia-bizitza bateragarri egiteko planak diseinatu, kudeatu eta ebaluatzea, erakundean berdintasun-prozesuak diseinatu eta hobetzea, eta genero-ikuspegitik proiektuak diseinatu eta kudeatzea.
Intereseko estekak