BBK-REN NAGUSIEN ZENTROAK

element/arrow-grey copy 16 Created with Sketch. 55 urte gorako pertsonak
element/arrow-grey copy 3 Created with Sketch. Bizkaia
element/arrow-grey copy 6 Created with Sketch. UPV/EHUrekin lankidetzan

BBK Fundazioa nagusien gizarteratzea sustatzeaz arduratzen da.

Helduaroa berezko etapa bat da bizitzan, aisialdi gehiago izaten den garaia. Eta astialdi horretan hainbat jardueretan parte har daiteke ongizatea eta bizi-ohitura osasungarriak hobetzeko, eta aldi berean gizarte-harremanak hobetzeko. Zahartze aktibo eta osasungarria izatearen helburua bizi-kalitatea eta itxaropena ahalik eta gehien luzatzea da, euren esperientzia egunerokotasunean hobetuz.

BBK Fundazioak faktore hori kontuan du eta gizartearen zerbitzura pertsona nagusien 15 zentro ipini ditu hainbat herritan. BBK Fundazioak garapen pertsonala, ohitura osasungarriak edo arte-adierazpena sustatzeko antolatu diren jarduerak eskeintzen ditu.

Nagusien BBK Zentroek ibilbide bikaina izan dute BBK Gizarte Ekintzaren jardueraren barruan. Kluben jatorriak 1965ekoak dira, orduan hasi ziren BBKren aurreko aurrezki-kutxak honelako zentroak sortzen, nagusien kolektiboak garai hartan zituen gizarte-beharrizanak kontuan hartu eta asetzeko.

Zentro horien helburua zerbitzuak eskeintzea da, gizarteko kide izatearen sentimendua garatzen lagundu eta bizi-esperientzien trukea errazteko. Zentroak topaketa- eta harreman-guneak dira, non pertsona nagusiak ezagutzak eta gaitasunak lortzeko elkartzen diren, baita gizarte-harremanetarako ere, beraien egoera fisikoa eta emozionala hobetu eta bizitzaren ikuspegi berria izateko lagungarri zaielako.

BBK Fundazioak 60 urtez gorakoen esku jartzen du jarduera eta ikastaroen aukera zabala, autonomia lortzen eta beraien bizi-ohiturak eta osasuna hobetzen laguntzen dutenak. Gainera, beraien autoestimua hobetzen laguntzen du.

Jarduerak BBK zentroetan ematen dira, hainbat akademia eta zentro espezializatuetan, baita Bizkaian BBK-rekin lankidetzan diharduten elkarte eta erakundeetan ere. Jardueren proposamena ikusteko, tramiteak hasteko eta argibide gehiago lortzeko Nagusien Zentroei buruz, hurbilen duzun arreta-bulegora jo dezakezu:

BBK ZENTROAK

BBK-ren pertsona nagusientzako zentroak

Gainera, BBK-k Bizkaiko zenbait erakunderekin lankidetzan dihardu, non pertsona nagusientzat aisialdirako  eta parte-hartze sozialerako zerbitzu eta programak eskeintzen diren.

ZENTRO LAGUNTZAILEAK

BBK-ren pertsona nagusientzako zentroak