BBK Fundazioak BBK Sasoiko gunea sortu du jarduerak eskaintzeko eta lan-etapa amaitzen ari diren baina aktibo, gizarteari ekarpenak egiten eta autorrealizatzen jarraitu gura dutenen parte-hartzea sustatzeko helburuaz. Azken batean, proiektu honek, lan-bizitza amaitu eta gero, pertsonen etapa sozialki emankorra luzatzea bilatzen du.
BBK-k beste gune bat ireki du Bilboko Zazpikaleetan, erretiro-garaian edo etapa horretan sartzeko zorian daudenek hainbat jardueratan parte har dezaten, beren burua prestatu, ideiak eman eta gara ditzaten.
55 urte baino gehiago badituzu eta aktibo jarraitu gura baduzu, zentroaren sarrera libreko jardueretara etor zaitezke eta laster izena eman ahal izango duzu.
Zentroak bost arlo ditu erabiltzaileek jarduera hauei onura atera ahal izateko. Sasoiko guneetan helduentzako ikastaroak eta jarduerak gauzatuko dira eta honela, horietan parte hartzen dutenek ideiak proiektatzeko, ikasteko eta berritzeko gaitasuna garatuko dute. Erretiro aktiboko tailerrak antolatuko dira, baita kultura-topaketak, antzerkia, irakurketa dramatizatuak eta gaitasun digitalak garatzeko prestakuntza ere.
INNOVAGE erabiltzaileen idea eta proiektuen inguruko erreflexio, diseinu, garapen eta inplementaziorako laborategi bat da. Erabiltzaileak beraien egonezin eta beharren inguruko azterketan laguntzen ditugu beraien inguruko gisa erronkei irtenbideak eta proposamenak garatzeko.
Hausnarketarako espazioa, hitzaldiak, formakuntza laburrak, tailer gidatuak eta irtenbidearen sorkuntza eta martxan jartzeko prototipoen sortzeko laborategiak aurreikusten ditugu. Saioak taldearen interesen arabera sortzen joango dira.
Tailerra Kod. | Egunak | Ordutegia | BBK Prezioa | Prezioa | Aktibitate hasiera | Aktibitate amaiera | Orduak |
GLIN191021 | Astelehena – asteazkena | 10:00 -12:00 | 8 € | 18 € | 19/10/21 | 19/11/06 | 12 |
GLIN191022 | Asteartea – osteguna | 16:30 – 18:30 | 8 € | 18 € | 19/10/22 | 19/11/07 |
12 |
Izena eman
Esperientzia gunea
Beti gura izan baina ezin izan dituzun esperientzietan parte hartu eta gozatzeko aukera izango duzu. Arte, moda, kirol eta beste gai askori buruzko jarduerak dituzu zain.
Kulturarako gunea
Hurbildu zaitez kulturara beste era batera: Guggenheim, ipuin-antzezpena Carmen Pardorekin, antzerkia ltziar Lazkanorekin edo musika-antzerkia Eva Ausí-rekin, besteak beste.
- Antzerkia (Itziar Lazkano): Parte hartzaileei, oro har, antzezteko eta interpretatzeko gaitasunak garatzen lagunduko dien antzerki jarduera bat eskaintzea; diziplina desberdinetarako (ahotsa, gorputz espresioa eta ahozkoa, kantua, testu analisia) aholkularitza jasoko dute agertokietako profesionalen eskutik. Hori guztia prozesuaren amaieran egindako lanaren erakustaldi bat egiteko asmoz, energia lorpen zehatz baterantz dinamizatuko duten helburuak finkatzeko asmoz, eta antzerkia sortzeko prozesu errealera ahalik eta gehien gerturatzeko asmoz, beti amaitzen baita emanaldi batekin. Antzezlan laburrak eta adinaren arabera egokitutakoak landuko dira.
- Irakurketa dramatizatuak. Carmen Pardoren eskutik genero guztietako (poesia, prosa, antzerki…) testuen irakurketak eskaintzen dituen aukerak ikusiko ditugu, antzeztu edo interpretatuaren ikuspuntutik. Irakurketa dramatizatuak baliabide pedagogiko oso interesgarria dira jendaurrean jardun edo antzeztearen esperientzia sentitzeko. Testua buruz ikasi beharrik ez izateak bertan sakontzeko eta jendaurrean lasai jarduteko aukera ematen du.Banaka eta taldean behar egingo da, irakurketa-jolas partekatuak sortuz. Gutxiagotik gehiagora joango da, hau da, testu laburrekin hasi eta antzezlan oso batekin amaitzeraino.Proiektuan interpretazio, ahots eta mugimenduaren gaiak sartuko dira parte-hartzaileek jasotzeko. Testuak musika-partitura lez aztertuko dira, irakurketa dramatizatua taularatzera zuzenduta. Honela, irakurketa adierazkorretik proposaturiko testuen antzezpena egiteko prestaturik egongo da parte-hartzailea, hau da, pertsona bakoitza, bere banakotasunetik, emateko gai den ñabarduren aberastasun guztiarekin, bere autoestimua eta presentzia indartuz talde barruan. Astean bi orduko saioak ikasturte osoan. Proiektuan sartzen da prestakuntzarako tailerrean parte hartzea, eta parte-hartzaileen konpromisoa material erabilgarriak sortzeko BBKSASOIKOn, edota elkarlanera batu ditzakegun beste gizarte-eragile batzuen aldetik, lortu gura diren helburuetarako.
- Apasiona(r)te jarduera Guggenheim Bilbao Museoa. Proposamen honetan baliatuko da galdera erraz batzuk egiteko, abiapuntu gisa: Zer artista dira Guggenheimeko bildumen parte? Zure ustez, zenbat bilduma daude? Guggenheim egoitza adina bilduma? New York, Venezia, Bilbo… Eta eraikina? Oraindik ere ba al da nazioarteko erreferente arkitektoniko bat? Hura bai galdera zaparrada Artearen Historiako gai giltzarrietan murgiltzeko! Gainera, sekulako aukera da Bilbon arte modernoko eta garaikideko artelan bikainez gozatzeko, irrikaz, eta elkarlaneko eta parte hartzeko giro batean ikasteko, non parte-hartzaileen iritzi eta irizpideek balio bera baitute.
Eztabaida-gunea
Har ezazu parte gure eztabaidetan (fisiko zein birtualetan), eta zenbait gai jorratuko ditugu elkarrizketa irekien metodologiarekin, eremu bakoitzean adituak diren pertsonak buru direla.
Datozen eztabaidak:
- Urriak 14 – José María Aizega (Basque Culinary Center)
- Azaroak 4 – Javier Tirapu – “Neurociencia años de vida o vida a los años” (neuropsikologo klinikoa, osasun mentala sustatzeko Argibide Fundazioko zuzendari zientifikoa)
- Azaroak 18 – Fernando Bayón – Aisialdia eta Adinekoak
- Abenduak 9 – Borja Cembrero eta Eider Txarroalde – Tokiko Merkataritza / Merkataritza Digitala
- Urtarrilak 13 – Enrique Sacanell – Elkarrizketa gaitzen artea. Aurre egin ala saihestu. Zelan esango diot?
- Urtarrilak 27 – Julen Rekondo – Ingurumena aldatzearen prezioa. Klima-aldaketa: fikzio hutsa ala benetako fenomenoa ondorio sakonekin?
- Otsailak 10 – Maialen Olabe eta Iker Álvarez – Balio-transferentzia balaunaldi-mailan: gazteak/nagusiak; atzera/aurrera egiten dugu. Belaunaldi arteko topaketa.
- Martxoak 2 – Marga Saenz Herrero – Bakarrik bizi / konpainian bizi. Alde onak eta txarrak.
- Martxoak 16 – Zehaztu barik – Pertsona nagusien gizarte irudia. Aldatu beharra dago?
- Martxoak 30 – Mikel Agirregabiria eta Lorena Fernández. Zibersegurtasuna eta informazio segurtasuna.
HARREMANETARAKO
BBK Sasoiko gunea Erronda kalean (z/g) dago, Bilboko Zazpikaleetan.
Argibide gehiago gura baduzu, jarri gurekin harremanetan 94 416 46 46 telefonora deituz, edo hurrengo botoiaren bidez:
Bertan aurrez aurre edo era birtualean parte hartzeko aukera eskaintzen da, Bizkaiko hiriburuko zentrotik urrun dauden pertsonak ere gune berri honetaz baliatu ahal izateko. Formatu honi esker, 55 urtez gorakoentzako BBK jardueretan parte hartzen dutenek aukera izango dute:
- Beren kezkei eta autorrealizatzeko gogoari erantzuteko
- Gizarteari egin diezaioketen ekarpena balioztatzeko
- Interes komunak, ekintzak eta ahaleginak bateratzeko
- Pertsona bakoitzaren gaitasunak sustatzeko, batzuetan ekintzen sustatzaile eta beste batzuetan horien hartzaile bihurtuta
- Ekintza irekiak eta belaunaldien artekoak sustatzeko
- Gizartearen parte-hartzea piztuko dituzten ideiak, ekimenak eta proiektuak sortzeko
Sasoiko filosofiak ez du gaur egun dauden erretiratuen zentro eta zahar-etxeen ereduarekin lehiatu gura, baizik eta eredu horren osagarri alternatiboa izan gura du, eta bere jardunbide egokiak estrapolagarriak izan daitezke beste BBK zentro batzuetara.