BBK ETA UPV/EHU-REN ESPERIENTZIA GELAK

element/arrow-grey copy 16 Created with Sketch. 55 urte baino gehiagoko pertsonak.
element/arrow-grey copy 3 Created with Sketch. Bizkaia

BBK-k Euskal Herriko Unibertsitatearen Esperientzia Gelekin kolaboratzen du. Bi erakundeek parte hartzen dute bere oinarrizko eginkizunean: unibertsitate-kultura zabaltzea, eta gure nagusien giza eta adimen-aberastasunean laguntzea, unibertsitate-ikasketak egiteko aukera emanez.

BBK-REN ESPERIENTZIA GELEN HASIERAK

Lehen urratsak Bizkaiko campusean egin ziren. Ondorioz, Bilboko Zazpi Kaleetan dagoen Espainiako Bankuaren eraikin zaharra birgaitu eta hogeita bost urterako lagapena egin zen. Geroago, zerbitzuak Gipuzkoako eta Arabako campusetara zabaldu ziren.

Hamabi promoziorekin esperientzia bikaina izan ostean, ikasleen nahiz irakasleen aldetik ikasgeletan laguntza eta parte-hartze handia lortu ondoren, oro har, ikastaroek aktibo jarraitzen dute gaur egun.

Proiektua 55 urtez gorako jendearentzat da, ikasketak osatzeko eta gelan beste esperientzia batez gozatzeko interesa dutenentzat; baina askorentzako bestelako eduki eta ikasgaiak dituen ikasketa-plan batekin lehen harremana da.

IKASLEEI ESKAINITAKO PRESTAKUNTZA

Proiektuan parte hartzen dutenek Giza Zientzien Titulua ikasiko dute, zentzu bikoitza duten unibertsitate-ikasketak. Alde batetik, akademia eta irakaskuntza arloaren diseinu, kudeaketa eta erantzukizuna Euskal Herriko Unibertsitatearen beraren esku daude. Bestetik, proiektuan parte hartzen duten guztien (ikasleen, irakasleen eta administrarien) aldeko interakzioa bilatzen da, unibertsitatearen ezaugarri den giza trukea eta kontrastatze intelektuala sustatzen dituena. Horretarako, jarduera osagarriak (kontzertuak, hitzaldiak eta abar) daude, eta hauetara joatea ez da nahitaezkoa, baina ikasgelatik kanpoko harremana areagotu egiten dute.

Giza Zientzien Unibertsitate Titulua lortu ostean, Prestakuntza Eguneratzeko Ikastaro Osagarrietan (I eta II) matrikula egiteko aukera izango dute graduatuek; askotariko gaiak izango dira, parte-hartzaileen lehentasunen arabera. Informazio akademikoa unibertsitate bakoitzeko webguneetan aurki daiteke.

IZEN-EMATEAK ETA ESPERIENTZIA-GELEKIN HARREMANAK

 

Bizkaiko Helbidea

Banco de España Kalea, 2, 48005 Bilbo. BIZKAIA

Telefonoa: 946 01 7 850

E-maila: secretaria.aexperiencia.bizkaia@ehu.eus

Arabako Helbidea

Juan Ibáñez de Sto. Domingo Kalea, 1, 01006 Vitoria-Gasteiz. ARABA

Telefonoa: 944 013 000

Gipuzkoako Helbidea

Centro Elbira Zipitria Zentroa Ondarreta Kalea, 18, 20018 Donostia. GIPUZKOA

Telefonoa: 943 018 940

E-maila: zipitria@ehu.eus