IKAS GUNE

Hurrengo tailerrak:

Maribel Salasek ematen duen asteroko tailerra, parte-hartzaileek zinemaren eta film laburraren mundua pixka bat ezagutu dezaten. Tailerra egitera animatzen direnek hainbat kontzeptu ikasi eta zinemagintzaren munduko hainbat alderdi aztertuko dituzte, metodologia praktiko eta parte-hartzailearen bidez.

Bi orduko tailer batean BBK Sasoiko testuinguruan jarriko dugu, zer den eta zer ekintza egiten ditugun azalduko dugu.

Tailer honek gure misio edo eginkizuna ulertzeko balioko dizu, baita 65 urtez gorakoek gizartean parte hartzeko eredu berri bat sustatu beharra dagoela ulertzeko ere.

Unesco Etxearen eskutik, tailer honetan Nazio Batuen “2030 Estrategia” aztertuko dugu, baita Garapen Iraunkorreko Helburuak ere Zahartze aktiboarekin gurutzatuta. Tailerrean GIHen ezagutzan sakonduko duzu eta Bizkaiko 65 urtez gorako pertsonen errealitatetik hurbil egongo den lan-proposamen bat prestatzeko behar egingo da.

Proiektu honek osasun-agente bihurtzeko aukera ematen dizu, gaiari buruzko ezagutza anitzetan trebatuz, taldean lan eginez eta irratsaio batean astean esperientzia bat egiteko aukerarekin.

Belaunaldien arteko proiektu honetan, adinekoek ezagutzak eta bizipenak helaraziko dizkiete gazteei haiekin elkarrizketaren bidez. “Bizitzarako eskuliburua” garatuko da eta tresna digitalak erabiltzen ikasiko da berau diseinatzeko. Azkenik, eskuliburuaren edukiarekin, belaunaldien arteko eztabaida zabalduko da gure gazteekin.

Ezagutza digitalean eta coding-ean trebetasunak garatzea proposatzen dugu, erronken konponbidean oinarritutako dinamikarekin, Massachusettseko Teknologia Institutuak (MIT) sortutako Scracht plataformaren gaineko programazio-logikaren ezagutza sendotuz. Formula hori programazio-lengoaia baten ikaskuntza sinplifikatzean datza, etiketen eta bloke grafikoen sekuentzia batean oinarrituta, hauek beren forma eta koloreagatik programa informatiko bat eraikitzeko modua ikastea sinplifikatzen dutelarik.

Tailer honen bidez, zeure zuhaitz genealogikoa egiteko behar diren teknika eta tresnak ikertzen ikasiko duzu.

Emozioak lantzen ikasiko duzu tailer honetan, eta bizitza osoago eta beteagoa izaten lagunduko dizu horrek.

 

Hutsetik hasita ikasi eta musikal batean parte hartzeko esperientzia garatzea proposatzen dizu BBK Sasoikok. Horretarako, tailer batean parte hartzeko aukera eskaintzen dizugu, behar diren teknika eta ezagutza guztiak lortu ahal izan ditzazun.

Eleberri Grafikoaren genero grafiko-literariora egokitutako hizkuntza sekuentzialaren eta biñetaren mundu sortzailean barneratzea proposatzen diogu jendeari, paperaren eta arkatzaren jakintza-arlo tradizionaletik hasi, eta tresna modernoez, hala nola tableta digitalizatzaileaz, akabera eman eta digitalizatu arte.

Proiektuan zehar, marrazketa, historiaren sorkuntza eta historia gidoi grafiko batera egokitzea landuko dira, parte-hartzaileak ekosistema digital batean barneratuz, tradizioz mekanikoa den ingurune baterako, marrazketarako, alegia. Horretarako, tresna digitalen erabileran trebatuko dugu taldea, komiki bat sortzeko beharrezkoa den oinarrizko mailan.

Proiektu honetan argazkigintza-tailerra dago, argazkigintzarako trebetasunak lortzera bideratua. Gainera, lehengo eta egungo materialak erabiliz, webgune bat sortuko da, erretrataturiko lekuen bilakaera historikoa modu konparatuan ikusteko, horien kontakizunarekin batera.

Guggenheim Bilbao Museoaren eskutik datorren proiektu honetan museoak eskaintzen dituen gune eta obrei buruz ikasiko dute parte-hartzaileek. Galdu ezin duzun esperientzia da.

InnovAge tailer interesgarria da, bertan zure onena, zure ezkutuko ideiak eta proposamenak ateratzen lagunduko dizute, horiekin zure gustuen eta itxaropenen araberako partaidetza-proiektua zehaztu eta diseinatzeko.

Helbidea

Ronda kalea z/g

Zenbakia

94 416 46 46

Emaila

sasoiko@bbk.eus