GURE INPAKTU-EREDUA2021-03-03T17:16:56+02:00
"Zehazten ez dena ezin da neurtu. Neurtzen ez dena ezin da hobetu. Hobetzen ez dena, degradatu egiten da beti" Lord Kelvin, fisikari eta matematikari britainiarra (1824 – 1907)
Irmo saiatzen gara BBKn Bizkaian dugun eragina maximizatzen: erabaki sendoa dugu gure fundazioaren estrategiaren ardatza gure ingurunean aldaketa positibo eta iraunkorrak sortzea izan dadin.

Gure fundazio-helburuak betez ahalik eta ekarpenik handiena lortzea da gure jarduera gidatzen duena.  Gure ekarpena maximizatzeko, eragin edo inpaktu hori ebaluatzeko gai izan behar dugu, Bizkaiko biztanleengan eta beraien bizi-kalitatean hobekuntza sortzen zenbateraino laguntzen dugun baloratu behar dugu. Neurtzen ez dena ezin dela hobetu sinetsita, eragin edo inpaktua ebaluatzeko metodologia zehatz bat ezartzearen alde egin dugu BBKn, sistematika jakin bati jarraituz.

Gainera, gizarte-eragin edo inpaktu soziala kudeatzeko kultura hau sustatu eta laguntzaile, hornitzaile eta beste fundazio batzuetara hedatzen da, beren eragina hobetu gura duten erakundeetan erabakiak hartzea eta ekimenak kudeatzea profesionalizatuz.

  •  Gure jardueraren emaitzei balioa emateko modu bat da.

  • Aurrerapenak eta lorpenak gure interes-taldeei (erabiltzaile, familia, behargin edo langile, bazkide, boluntario eta abarri) jakinarazteko informazio baliotsua ematen du.

  • Jarduera batera bideratutako gure ekintzen eraginkortasuna eta baliabideen efizientzia ezagutzea eta dinamikak zuzentzeko/indartzeko neurriak ezartzea ahalbidetzen du.

  • Kudeaketa profesionalizatzeko bide bat da, balizko laguntzaileek edo kofinantzatzaileek asko balioesten dutena; izan ere, zein proiekturi lagundu aukeratu behar dute askotan, eta erabakiak hartzen lagunduko dien informazio objektiboa eskatzen dute.

  • Aurretiko plangintza eskatzen du, jarduera baten garapenari lotutako baliabide, ahalegin eta beharrizanak hobeto dimentsionatzen laguntzen duena, eta horrek gero garapen eta jarraipen hobea egiten laguntzen du.