Punto menú Created with Sketch.

Haur eskolak

BBK 1 otsaila, 2019

Haur-eskoletan 2019/2020 ikasturterako izena emateko epea zabaldu da. 0 eta 2 urte arteko umeak dituzten familiek otsailaren 1 eta 28 artean, biak barne, eman ahal izango dute izena,  “BBK ETA ZU” atalean.

Gaur egun BBK-k hiru haur-eskola ditu: bata Bilbon, Laurencin markesaren kalean, 1 (Santutxu); beste bat Barakaldon (La Florida kalean, 7-9); eta azkena Getxon, Ezequiel Agirre kalean, 21 (Romo). Barakaldoko zentrorako 2018an jaiotako umeentzat bakarrik onartuko dira eskaerak.

Eskola hauek hezkuntza-arloan dagoen eskaintza publiko edo instituzionalaren osagarri dira, lana eta familia-bizitza bateragarri egitea errazteko. Hiru eskola hauek beharrezko ekipamendu guztiak dituzte arreta elebiduna eta kalitatezkoa eskaintzeko eskolan lehen urratsak egiten hasten diren jaioberriei; urte osoan zabalik egoten dira irailetik uztailera 7:30etik 18:00etara.

Zentro hauek garapen intelektuala, fisikoa eta soziala bultzatzen duten estimuluak eskaintzen dizkiete neska-mutikoei. Horretarako, hezitzaileen dedikazioa daukate eta leku egokiak umeen banako eta taldeko garapena erraztuko duen giroa sortzeko.

INSKRIPZIOAK

ARGIBIDE GEHIAGO

Egungo albiste gehiago
Bizkaiko dozena-erdi bat hareatzatan aurten ere zerbitzu bereziak izango dira aisialdi-gune hauetara joan eta bertan gozatzeko aukera izan dezaten mugitzeko arazoak dituztenek
BBK Jazz Sarien edizio berria, BBK Jazz 2019ko Erakustaldia dela eta
BBKren laguntza-programa honek gutxienez 200.000 eurorekin finantzatuko ditu negozio-proiektu sozialki arduratsuak, berrikuntza-karga edo oinarri teknologiko garrantzitsua dutenak
Gure ekitaldi guztiak