Hautatu dira BBK Soinu Berriak lehiaketaren lehen edizioa jokatuko duten 12 taldeak

BBK 9 apirila, 2019

BBK-k hautatu ditu jada BBK Salak antolaturiko lehen talde-lehiaketan, “BBK SOINU BERRIAK” deiturikoan, izango diren 12 taldeak.  Apirilaren 11n eta 25ean, eta maiatzaren 9an eta 30ean joko dute.

Guztira aurkezturiko 94 proposamenetatik, hautaturiko taldeak honako hauek dira: Pinpilinpussies (Rock),  Las Selvas (Rock), Airu (Pop), The Owl Project (Pop), Los Chivatos de Ana Frank (Punk), Nekane (Pop-R&B), Sua (Rock), Perky Pat (Post Punk), Marban (Indie Pop), Bilbao Tropical (Rap), Dekot (Rock) eta Omago (Folk Pop).

Kontuan izanik diskografia-kontraturik indarrean ez duten artista edo talde bizkaitarretara mugaturik dagoela, BBK-k oso positiboki baloratu du lehiaketan izandako parte-hartzea, baita bertan agertu diren musika-generoen aniztasuna ere (Rock, Pop, Soul, R&B, Hip Hop, Trap, Elektronikoa, Surf, Garaje, Folk, Metal…). Gainera, nabarmentzekoa da proposamenen % 40tan gutxi gorabehera emakumezkoak zeudela (hamabi hautatuetako zazpitan daude emakumezkoak).

Hautaturiko 12 taldeak BBK Salan izango dira apirilaren 11n eta 25ean eta maiatzaren 9an eta 30ean. Egun bakoitzean 3 taldek/artistak joko dute, eta finala ekainaren 20an izango da hiru artista edo talderik onenekin. Lehiaketa-egun guztietan, 20:00 eta 23:00 artean izango dira emanaldiak. Kontzertuak “streaming” bidez emango dira BBKren Youtubeko kanalean.

Taldeentzako lehiaketa honekin, BBK-k aukera eman gura die musikaren munduan lehen urratsak egiten ari diren gazteei, eta horretarako, musika-azpiegitura nagusia, BBK Sala, bertoko artista eta taldeen zerbitzura jarriko du. Beren sustapen-estrategian erabil dezaten, aretoan emango duten kontzertu osoaren ikus-entzunezko materiala, kalitate-estandar handikoa, jasoko dute talde guztiek, eta irabazleak sari hirukoitza izango du: Bizkaia BIME Live International Music Experience-n joko du; 4 gaiko EP bat grabatuko zaio El Tigre estudioetan, Deustun; eta bideoklipa StereoZona kanalaren kontura. Bigarren sailkatuak 4 gaiko EP bat grabatzeko aukera izango du Deustuko El Tigre estudioetan.

Taldeak adituen epaimahai batek ebaluatuko ditu, eta bakarlari edo talde irabazlea bere originaltasun, nortasun, ahalmen, talentu eta karismaren arabera hautatu beharko dute. Epaimahaian honako hauek izango dira: Elias Monreal (Last Tour/ Meyo Records/ Encarta Club), Oihane Aldayturriaga (BBK-ko Kultura Arloaren arduraduna), Deu Txakartegi (Lehiaketaren zuzendaria eta WAS taldekoa), Julen Alberdi (Vulk) eta Iker Barbara (Zarata-Mondosonoro).

Bizkaiko kultura-agendan, kalitatezko ikuskizun egonkorrak finkatzea lortu du BBK Salak, adibidez, musikako mitoei, flamenkoari edo jazzari eskainitako zikloak. Horren haritik, 2019 urtearen hasieran musika-proposamen berriak programatu dira, geratzeko etorri direnak, adibidez “Emakumeok” (emakumezko artista ospetsuak) eta BBK SOINU BERRIAK.

Zehazki, BBK Soinu Berriak-ek publiko gazteago bati ireki eta eskaini gura dio Sala, horrela sektore guztiengana iristen saiatzeko.

 

 

 

Egungo albiste gehiago

«Aitzindariak LH» «Zure bide propioa eraiki. Lanbide Heziketa aukeratu» kanpainaren bidez, industriako LHn dagoen emakumeen ehunekoa handitzea da asmoa, eta horretarako, bideoak eta lanerako beste material batzuk zabalduko dituzte institutuetan, LHko ikastetxe feminizatuetan, familietan, enpresetan eta gune publikoetan
BBK-k egin du beka-deialdia bere laugarren BBK BOOTCAMP campuserako; prestakuntza-sistema trinko hau AEBetatik Euskadira ekarria da, errekorrezko denboran aditu programatzaileak prestatzeko
Zer programatzeko gai dira BBK Bootcampera etortzen diren ikasleak? Erantzuna gaur eman da Icaza Colaborando-n BBK Bootcamp DEMO DAY 
Mikroskopia Estazio Herritarrak apirilaren 4tik 12ra irekiko ditu ateak eta aukera paregabea eskainiko die herritar guztiei bizi mikroskopikoa behatu, aztertu eta irudikatzeko arte-sorkuntzan.
Gure ekitaldi guztiak