BBK Family, familiok ikasteko dugun gunea

BBK-k EDE Fundazioarekin eta Bidegintza GEKekin elkarlanean abian jarri duen proiektuaren helburua Bizkaiko familiei seme-alabak hazten eta hezten laguntzea da.

BBK Familyk gune fisiko bat du (DOMOa), proiektuaren hasieratik Bizkaiko herri nagusietan jarri dena, eta 2020an ere jarriko dena; eta webgune bat, hezkuntza-eduki digitalak zabaltzeko. Bi gune horiek zabalkunderako sortutako jarduera eta edukien berri emateko baino ez dira izango.

Halaber, balioa gehitzen duten eta familia-politiketan eta hezkuntza-erakundeetan inplementa daitezkeen ikerketak eta azterketak sustatzeko eragile gisa eraiki da BBK Family.

Proiekturako eta BBK-k antolatutako ekitaldietarako garatutako eduki guztiek psikologia, pedagogia eta hezkuntzaren alorreko profesionalen talde baten babesa dute.

BBK Familyn eskuragarri dagoen prestakuntza-edukia

BBK Familyren webgunean, familiek online formatuko edukiak aurkitu ahal izango dituzte, hala nola, ikastaroak, bideoak eta aholkularitza, seme-alabekin hezkuntzaren alderdiak hobetu gura dituzten familientzat.
Gainera, webgunean mediateka bat dago, eta bertan ipuin, liburu, film edo familientzako intereseko beste edozein baliabideri buruzko gomendioak ematen dira.

BBK Family ekitaldiak eta prestakuntza-jardunaldiak

Programan DOMOan antolaturiko hainbat ekitaldi sartzen dira, proiektua zabaltzeko eta familiei heziketaren bidean laguntzeko helburuarekin.  Iglu erako gune horrek proiektuan parte hartzen duten guztiek, familien hezkuntza-gaitasunen garapenean, esperientzia elkarreragile paregabea bizitzea bilatzen du.

Azaroan bi prestakuntza-jardunaldi antolatu dira:

  • 11/21: “Babesguneak” Haurraren Nazioarteko Eguna dela eta;
  • 11/22: jardunaldia 15 eta 18 urte bitarteko gazteentzat, kirolari, generoari edo klima-aldaketari buruz hitz egiteko: “Gaztechange” .

Bestalde, proiektua abian jarri zenetik, eta 2020 osoan zehar ere, DOMOa Bizkaiko herri nagusietan ibiliko da. Gune horretan, proiektuaren edukia eta prestakuntza-bideoak zabalduko dira, eta topaketak antolatuko dira BBK Family osatzen duten psikologo eta hezitzaileekin.

Familientzako emanaldiak arratsaldez izango dira asteburuetan, eta ikastetxeek ere izango dute beren ordutegia arratsaldez lanegunetan. Doako sarrerak webgunearen bidez eta DOMOtik bertatik kudeatuko dira. Eta ikastetxeek aurretiko hitzordua eskatu behar dute.

DOMOa zein herritan eta zein egunetan dagoen BBKren sare sozialetan argitaratuko da.

  • 2019ko azaroak 5-10 – Barakaldo
  • 2019ko azaroak 16-26 – Bilbo
  • 2019ko abenduak 1-8 – Durango
  • 2019ko abenduaren 18a – 2020ko urtarrilaren 5a – BECeko Umeen Gabonetako Parkea (PIN)

2020an, DOMOa udalerri hauetan egongo da:

  • Portugalete
  • Getxo
  • Munguia
  • Basauri
  • Santurce
  • Amorebieta
  • Sestao
  • Gernika

Elkarrizketa Pepa Hornori lotura afektiboari buruz:

Pepa Horno aholkularia da psikologia independentean, haurtzaro, afektibitate eta babesean espezializatua. Haurren Aholkularitzarako Espirales Taldeko kidea ere bada.

Elkarrizketa Susana Brignoni-ri nerabezaroaz:

Susana Brignoni psikologoa da, eta tutoretzapeko haur eta nerabeentzako arreta klinikoko zerbitzuaren koordinatzailea Bartzelonan, eta osasun mentaletarako Nou Barris fundazioko Zuzendaritza Kontseiluko kidea. Haurren eta nerabeen arretan, osasun mentaleko errehabilitazioan eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen arretan diharduten taldeen gainbegirale klinikoa ere bada.

Elkarrizketa Montse Plazarekin genero-indarkeriaz :

Montse Plaza familia harremanetan adituak diren psikologoak biltzen dituen Conexus elkarteko lehendakaria da, eta indarkeria matxistaren inguruan ikertzen ari da.

Elkarrizketa Tania Sánchezekin nutrizioaz:

Intereseko estekak

MULTIMEDIA

MULTIMEDIA

IRUDIAK