BBK Haur Eskolak

element/arrow-grey copy 16 Created with Sketch. 2 urte arte haurrak
element/arrow-grey copy 6 Created with Sketch. Iraila-Uztaila

BBK Haur Eskolak 1929an sortu ziren, eta 0 eta 2 urte bitarteko haurrak dituzten Bizkaiko familiei ematen diete zerbitzua. Eskola hauek eskaintza instituzionalaren osagarri dira hezkuntza-arloan, eta lana eta familia bateragarri egiten laguntzea dute helburu.

BBK Haur Eskolen Funtzionamendua

Gaur egun BBK-k hiru haur-eskola ditu: bat Bilbon, Laurencin markesaren kalean, 1 (Santutxu); beste bat Barakaldon (Florida kalean, 7-9); eta azkena Getxon, Ezequiel Agirre kalean, 21 (Romo). Hiru eskola horiek beharrezko ekipamendu guztia dute arreta elebiduna eta kalitatezkoa eskaintzeko eskolan lehen urratsak egiten hasten diren umetxoei; urte osoan zabalik egoten dira irailetik uztailera 7:30etik 18:00etara.

Gainera, hezitzaileen dedikazioarekin eta garapen indibidual eta kolektiboa errazten duen giroa sortzeko moduko leku egokiekin, ikastetxeek garapen intelektual, fisiko eta soziala bultzatzen duten estimuluak ematen dizkiete neska-mutikoei.

BBK Haur Eskolen jatorria

Haur Eskolen jatorria XX. mende hasierakoa da.  1929ko lehen hilabeteetan, Kutxak Etxeko Ongintzako eta Esne Tanta udal-zerbitzuak bere gain hartzea erabaki zuen, erakundeko mediku José Entrecanales jaunaren zuzendaritzapean, eta handik gutxira Urazurrutian San Antonio Sehaska Etxea, Beharrean diharduen Emakumearen Montepio barruan sartuko zen haurtzaindegia. Urte hartan bertan, Kutxak beste bi proiektu jarri zituen abian: haurtzaindegi eta haur-kontsultategi bat ireki zuen Bermeon, Umearen Etxea (Casa del Niño) izenekoa, eta “Familia-etxe” bat sortu zuen, emakumeentzako egoitza bat ‘Villa de Bilbao’ deitua, eta haren kudeaketa Sukarrietako Egoitza zeramaten lekaimeen ordena beraren esku laga zen.

Email

web@bbk.eus