Hezkuntza programak

element/arrow-grey copy 3 Created with Sketch. BBK Urdaibai Zentroa

Bizikidetzan eta aniztasunaren begirunean oinarrituriko hezkuntzaren bidez sentsibilizatzea eta kontzientziatzea dira BBKren hezkuntza-programa hauek ─BBK Bardin, BBK Jagon eta SESZ─ partekatzen dituzten ezaugarri nagusiak

BBK Bardi

Bidaia hezigarri bat 12-16 urteko nerabeekin afektuen eta sexualitateen bihotzera

ZER DA BBK Bardin?

BBK Bardinek horizonte irekian pentsatzeko, sentitzeko eta elkarrizketarako gonbidapena eskaintzen du, definitzen gaituen aniztasuna eta harreman berdintasunak ezartzeko oztopoak ezagutzen dituena. Gure nortasuna eraikitzen den eta maitasuna eta sexualitatea elkartzen ikasten dugun eremuan sartzen da.

BBK Bardinek ez du «irakastea» bilatzen, baizik eta prozesu interaktiboak dinamizatzea, pertsona bakoitzari bere ikuspegia (bir)pentsatzeko eta bere berdinkideenarekin kontrastatzeko aukera emango dioten prozesuak.

BBK Bardin izena, hausnarketaren eta elkarrizketaren bidez, bizitza afektibo-sexualari buruz jarrera irekiagoa, orekatuagoa, begirunetsuagoa eta berdintasunezkoagoa bilatu nahi izatetik dator. BBK Bardinetik hurrengo Garapen Iraunkorreko Helburuak landu eta sustatuko ditugu:

  • Kalitatezko hezkuntza zuzenabermatzea eta ikaskuntzairaunkorreko aukerak sustatzeapertsona guztientzat.
  • Genero-berdintasuna lortzea.
  • Desberdintasunak murriztea.

Argibide gehiago

IZEN-EMATEA ETA HARREMANAK

2019-2020 ikasturterako eskaera urriaren 21etik abenduaren 13ra arte egin daiteke hurrengo estekan:

INSKRIPZIOAK

BBK Jagon programa Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat pentsaturiko ekinbidea da; ikasgeletan jazarpenari aurre egin, adingabeen arteko abusuen eraginaz kontzientzia harrarazi eta ikasleei tresnak eman gura dizkie inguruan izan ditzaketen kasuak detektatzeko.

Beren ikastetxeko irakasleen eta adituen talde baten laguntzaz, egun osoan jarduera-programa bat osatzen dute adingabeek arazo hauen inguruan. Bere hedadura, eduki eta garatzen den inguruneagatik paregabea den programa honetan parte hartzen dutenek jazarpen-egoerak detektatzen ikasten dute, eta zelan bereizi noizean behingo gatazketatik; gainera, horiek salatzeko mekanismo anonimoak barneratzen dituzte.

Argibide gehiago

INSKRIPZIOAK

Ingurumen-hezkuntzako programa (SESZ) Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzenduta dago.

Ekinbide hau lau egunez garatuko da BBK Urdaibai Zentroan, eta bere helburua naturara hurbiltzen laguntzea da, ingurune egokia eskainiz Ingurumenarekiko sentsibilizazioa, kontzientziazioa, ezagutza, jarrera-aldaketa eta banako eta taldeko ekintza ikertzeko eta garatzeko.

Argibide gehiago

INSKRIPZIOAK