Punto menú Created with Sketch.

III. BBK Bootcampa gaur amaitu da

BBK 8 apirila, 2019

2019/04/05

Zer programatzeko gai dira BBK Bootcampera etortzen diren ikasleak? Erantzuna gaur eman da Icaza Colaborando-n BBK Bootcamp DEMO DAY delakoan; jende guztiarentzat irekitako jardunaldi honek hirugarren campus informatiko honetako ikasleek 12 astetan garatu dituzten proiektuak ezagutzeko balio izan du.

BBK Bootcampeko ikasleek bost irtenbide informatiko azaldu dituzte teknologia-sektorean aitzindari diren enpresek ─Emerid Systems, Serikat, Oesía, Dominion Digital eta Arctic Gaming-ek, gehienak EAEn kokatuak─ proposaturiko erronkak konpontzeko. Edizio honetako erronkak askotarikoak izan dira, adibidez, runner-entzat webgune bat lasterketa herrikoi guztiekin, big data bistaratzeko aplikazio bat, curriculumen barne-kudeaketarako tresna bat, nortasun-egiaztatzaile bat aurpegi-ezagutzaren bidez, egamer-talde baten webgune berria.

Aurkezpenen ostean, beste konpainia batzuk (LKS Next, Hays eta Digital Talent Agency) elkartu dira lehenengoekin elkarrizketa-txanda bat egiteko, azken erakustaldi honekin amaitu den III. BBK Bootcampean ezkutaturiko talentua ezagutzeko helburuaz.

BBK Bootcamp Demo Day bi aldiz da onuragarria, interakzioa ahalbidetzen baitu arlo honetan prestakuntza jaso duten edo jaso gura duten pertsonen eta gorabidean dagoen talentuaren bila dabiltzan enpresa teknologikoen artean.

 

Egungo albiste gehiago
Bizkaiko dozena-erdi bat hareatzatan aurten ere zerbitzu bereziak izango dira aisialdi-gune hauetara joan eta bertan gozatzeko aukera izan dezaten mugitzeko arazoak dituztenek
BBK Jazz Sarien edizio berria, BBK Jazz 2019ko Erakustaldia dela eta
BBKren laguntza-programa honek gutxienez 200.000 eurorekin finantzatuko ditu negozio-proiektu sozialki arduratsuak, berrikuntza-karga edo oinarri teknologiko garrantzitsua dutenak
Gure ekitaldi guztiak