Osasun-zientzietan ikerketa aurreratuaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustuan, 2017ko abenduan, BBK kide berri legez sartu zen BioCruces Osasun Ikerketa Institutuaren Batzar Nagusian, eta lehen erakunde pribatua izan zen zuzendaritza-organo horretan.
2008an sortua, biomedikuntzan, epidemiologian, osasun publikoan eta osasun-zerbitzuetan ikerketa sustatzea bilatzen du Biocruces Bizkaiak, baita osasun-sistemaren programak eta politikak zientifikoki oinarritzea ere, osasun-zerbitzuen kalitatea indartzea, jardunbide klinikoa zientzia-ikerketa aurreratuarekin integra dadin bultzatzea, eta enpresa-ehunera transferitzea.
Bere sorreratik, Institutuak aliantza-sare bat ezarri du Euskal Herriko eragile bioteknologiko nagusiekin, hor nabarmenduz CIC bioGUNE, Matematika Aplikatuaren Euskal Zentroa (BCAM), Ikerbasque eta Achucarro.