EKSO BIONICS

EKSO azterketa kliniko baten parte den exoeskeletoa da, esklerosi anizkoitza duten pertsonen mugikortasuna eta muskulu-erresistentzia hobetzeko egina; EKSO Bionics izenez ezagutzen den Kaliforniako enpresa batek garatu du.

Los expertos confían en que los pronósticos se cumplan y que el Ekso podrá disminuir el numero de caídas y la fatiga entre las personas afectadas por la esclerosis múltiple. De esta forma, se obtendrían también mejoras clínicamente significativas.

EKSO BIONICS, erakunde laguntzaileak

ADEMBI-Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkarteak zuzentzen du errehabilitazio-praktika berri hau, eta BBK Fundazioaren finantza-laguntza du.

Saiakuntza honetan Euskal Herriko ikerketa-erakunde handiak aritu dira lanean, hala nola UPV/EHU, Biocruces Bizkaia, Adembi eta Achucarro Basque Center for Neuroscience. Guztiek helburu bat bera dute: gaixotasun hau duten pertsonen ibiltze-abiada eta oreka hobetzea, exoeskeleto eramangarri baten bidez.

“Orain arte, errehabilitazioa modu tradizionalean eginez, halako puntu bateraino iristen ginen. Orain, tratamenduek irekitzen diguten leihoarekin, gaixotasuna gero eta kontrolatuago dago, gero eta espezifikoagoak dira helburuak bizi-kalitatea hobetze aldera, eta robotikaren eta bionikaren ekarpenaz, ikusten ari gara errehabilitazioaren etorkizuna eta esklerosi anizkoitzaren kalitatea erabat alda daitezkeela”. Pedro Carrascal – ADEMBIko zuzendaria

EKSO Exoeskeleto saiakuntza klinikoa

Saiakuntza klinikoa egin aurretik, ADEMBIk aldez aurreko proba bat egin zuen bere instalazioetan, egiaztatzeko ea EKSO zen egokiena tratamendu-zentrora joaten diren pertsonak ibiltzen trebatzeko. Hori esperientzia atsegina izan zen proban parte hartu zutenentzat.

Urtebetez 50 eta 75 pertsona arteko lagin batekin egin dute ikerketa, eta bi talde ezberdinetan banatu dituzte. Batetik, batzuek ohiko tratamendu fisioterapeutikoak mantendu dituzte, eta, bestetik, gainerakoek exoeskeletoarekin lan egin dute, astean bitan. Horrela, adituek zehaztasun handiagoz neurtu ahal izan dute tratamenduaren bilakaera, eta, ondoren, bi terapien konparazioa egin.

Emaitza positiboak izan eta proiektua bideragarria dela egiaztatu ostean, ADEMBIk exoeskeleto bat eskuratzea lortu du. Horrek esan gura du 200 pertsona inguruk, hau da, behin eta berriz zentrora joaten diren pertsonen % 80, errehabilitazio-praxi berri horren onurak jasotzen hasiko direla.

Saio bakoitzaren aurretik, fisioterapeutek paziente bakoitzaren faktoreak adierazi behar dizkiote exoeskeletoari, guztiz moldagarria baita paziente bakoitzaren beharrizanetara.

EKSOk adituei ematen dien abantaila handi bat da gailu hori gai dela martxaren xehetasun guztiak erregistratzeko eta gordetzeko, ondoren azter daitezkeenak.

“Errehabilitazioan ditugun eskalak oso subjektiboak dira. Niretzat bi bat dena, beste fisioterapeuta batentzat hiru bat izan daiteke. Teknologiak, aldiz, datu errealak eta objektiboak ematen ditu” adierazi du Erika Otxoa ADEMBIko errehabilitazio-koordinatzaileak eta ikertzaileak.

Hala ere, zentroko arduradunek azpimarratu dute azken belaunaldiko ekipamendu horiek ez direla terapia fisioterapeutiko tradizionalen ordezkoak, baizik eta osagarriak, gero eta baliotsuago bihurtzen ari direnak.

Gaur egun, exoeskeleto hori errehabilitazio-saioetan baino ezin da erabili, baina hartaz baliatu ahal izan diren pazienteen artean harrera ona izaten ari denez, saihestezina da planteatzea ea integratu ote daitekeen premia dutenen egunerokoan, eta ez bakarrik terapian.

 

Erlazionaturiko albisteak