Enpresetan inbertitzen dugu Gizarte Ekintzari egonkortasuna emateko eta etorkizuna bermatzeko

Inbertsioak

Inbertsioak2018-10-05T10:16:06+00:00

BBKren Gizarte Ekintza funtsezko pieza da Bizkaiko lurraldean. 37 milioi euro ingururekin urtero, beharrean gabiltza hazi dadin, bere garapena indartzeko eta gero eta hobea egiteko, bizkaitar guztion beharrizanak asetzen jarrai dezan.

BBKn lanean jarraitu behar dugu ziurtatzeko kanpoko egoerek ez dutela eragingo gure Gizarte Ekintzaren bilakaeran. Horretarako, Kutxabanken, Espainiako estatuko kaudimen handieneko bankuan, % 57ko partaidetzari eusteaz gain, gure diru-sarrerak dibertsifikatzen ditugu beste enpresa batzuetan egindako inbertsioen bidez. Hori guztia Gizarte Ekintzari egonkortasuna eman eta etorkizuna bermatzeko helburuaz.