Punto menú Created with Sketch.

IV. BBK jardunaldia Ezgaitasun eta Gaixotasunari Buruz

BBK 6 azaroa, 2018

Gaur goizean, BBK Salan, Xabier Sagredok, BBK-ko lehendakariak, eman dio hasiera Desgaitasunari eta Gaixotasunari buruzko IV. Jardunaldiari; aurten desgaitasun edo ahalmen-urritasuna dutenen kolektiboan enplegagarritasuna hobetzera zuzenduta egon da, eta ez da ahaztu behar kolektibo hau Espainiako estatuko langileen % 6 dela gutxi gorabehera. Topaketak balio izan du “akademiko, profesional eta desgaitasuna dutenen eta hauen familien artean ikuspegiak, jardunbideak eta ametsak” partekatzeko, baita kolektibo honen “langabezia-tasa handia murriztea ahalbidetuko duten gakoak bilatzeko ere”, Sagredok esan duen legez.

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-eremu honetan beharrean diharduten erakundeen laguntza eta aholkularitzarekin antolatu da topaketa, eta bertan izan dira, besteak beste, EHLABE, ECA Foroa Lantegi Batuak, Gorabide, San Viator Zentroa, Argia fundazioa, Lanbide edo Bizkaiko Foru Aldundia. Beraien ezaupideak gurutzatu egin dira desgaitasuna duten eta enpresa pribatuan lan egiten duten langile edo beharginen esperientzia pertsonalekin.

Jardunaldian egiaztatu da lan-munduan sartzea dela desgaitasuna dutenak gizarteratzeko ardatz nagusietako bat eta hauxe da, komunitate-mailan, “aukera-berdintasuna bermatzeko erronka handietako bat”, BBK-ko lehendakariak esan duenez. Hala ere, lan-errealitateak “desabantaila nabaria erakusten du kolektibo honentzat”, eta hori berretsi dute bertan emandako datuek.

Jardunaldian agerian geratu da kolektibo honek % 15,9ko langabezia-tasa pairatzen duela, tasa orokorra baino askoz handiagoa, nahiz eta Estatuaren gainerakoan dagoenaren ia erdia izan, ia % 31koa baita, (ONCE Fundazioko) Odismet behatokiaren datuen arabera, eta honek Euskadi lider edo zerrendan buru jartzen du.

Esperientzia berritzaileak

Sagredo pozik agertu da beste erkidego batzuetan baino hobeto gaudelako, baina jarraian azpimarratu duenez, “oraindik bide luzea dugu egiteko. Egindako aurrerapenak balioetsi egin behar ditugu baina, aldi berean, esperientzia berritzaileak partekatu behar ditugu eta aurrean ditugun erronkak identifikatu”. Eta ezgaitasuna dutenek besteen aurrean duten lan errealitatea da horietako bat, “desabantaila nabaria erakusten baitu kolektibo honentzat”, esan du Sagredok.

Odismet-en azken txostenaren arabera, desgaitasuna duten 4 lagunetatik bat bakarrik dabil gaur egun beharrean. Enplegua lortzeko zailtasunei, desgaitasuna dutenek lana lortu ostean soldata mailan besteekiko duten eten handia gehitu behar zaie. Beraien soldata besteena baino % 17 txikiagoa izaten da. Dezente txikiagoa emakume desgaitua baldin bada. Gainera, desgaitasuna duten 10 langile soldatapekoetatik 7 inklusiboak ez diren lan-inguruneetan dabiltza beharrean.

Sagredok kolektibo honen lan edo beharraren balioa azpimarratu gura izan du, “guk uste baino askoz gaitasun handiagokoak baitira, eta onura asko ditu beraien kontratazioak”. Eta eskatu du “talde honetakoek ere gainerakoen aukera berberak izan ditzatela, lehenik eskubidea dutelako baina, batez ere, erabat gai direlako zeregin profesionalak betetzeko”.

Egungo albiste gehiago

The Beach Boys lehen aldiz dator Euskal Herrira, zehazki Sondika-Bilbora eta BBK Music Legends Festival-en barruan
Urtarrilaren 18an, 19an eta 20an Bilborock-en egingo den festibalak, zientzia erreala herritarrei ekartzea eta Zuk Zeuk Egin Biologia (Do It Yourself Biology) nazioarteko mugimendua Bizkaiara ekartzea du helburu
BBK-k, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (CEBEK) eta UPV/EHUk hitzarmena egin dute Sarrikoko fakultatean (Bilbo) prestakuntza duala hasteko
BBK E-sports Fun & Serious Game Festival-en zortzigarren edizioaren esparruan izango da, abenduaren 7tik 10era BECen
Urt
27
Igandea / 20:00BBK Sala

Gary Lucas

Urt
27
Igandea / 20:00BBK Sala

Gary Lucas

Ots
10
Igandea / 20:00BBK Sala

Maija Kauhanen

Ots
10
Igandea / 20:00BBK Sala

Maija Kauhanen

Ots
24
Igandea / 20:00BBK Sala

Owen Campbell

Ots
24
Igandea / 20:00BBK Sala

Owen Campbell

Mar
17
Igandea / 20:00BBK Sala

Hannah Rarity

Mar
31
Igandea / 20:00BBK Sala

Eleanor McEvoy

Gure ekitaldi guztiak