KONTUAN HARTZEN DIREN EROSKETAK

Kontsumo arduratsua oso pieza garrantzitsua da zona edo hiri baten garapen ekonomikorako. Eta, herritar garen aldetik, bizirik irauten laguntzea da gure ardura, horrela aberastasuna eta enplegua sortzen laguntzen dugu eta.

Erosteko orduan azkartasun, berehalakotasun eta erraztasunetara ohitu gara; hala ere, ez al da garaia erosten dugunaren atzean zer dagoen pentsatzeko eta egiten dugun erosketa bakoitzak ondorio zuzena duela jabetzeko?

BBK presenta

‘Kontuan hartzen diren erosketak’

“Kontuan hartzen diren erosketak” lehiakortasun iraunkor edo jasangarriari buruzko kontzientziatze-ariketa da, hurbileko merkataritzari laguntzeko urtean gehien kontsumitzen den garaian: Gabon edo Eguberrietan.

Gure inguruan gertatzen ari denari begiratzeko unea da, eta, batez ere, jasangarriak ez diren ereduen alde egiten jarraitzen badugu gerta daitekeenaz hausnartzeko unea.

Egiten dugun erosketa bakoitzarekin, hurbileko saltokiak irekita mantentzen laguntzen dugu.

ERAKUSLEIHOAK

Itxitako erakusleihoak oraindik zutik daudenak salbatzeko borrokaren sinbolo dira. Tokiko merkataritzaren funts edo mamia adierazten dute: hurbiltasuna, berotasuna, pertsonalizazioa, etab.

NON AURKITU?

Bilboko erdiguneko gune enblematiko edo ezagunetan kokatuta, abenduaren 20tik urtarrilaren 7ra arte bisitatu ahal izango dira.

García Rivero 8
Astarloa 5, esquina Ledesma
Askao 9

10.000 EURO TOKIKO MERKATARITZA BULTZATZEKO

Hiru erakusleihoetan QR kode batzuk jarriko ditugu, bertatik igarotzen diren herritarrek eskaneatu eta deskontu gisa erabili ahal izan ditzaten tokiko merkataritzari laguntzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik abian jarritako Eup! plataforman.

Horrela, 3 erakusleihoen artean banatuta, 10.000 euro emango dira guztira beherapenetan, diru-kopuru hori benetan garrantzitsua den horretara, tokiko merkataritzara, itzul dadin.

LEHIAKORTASUN
JASANGARRIA

LEHIAKORTASUN
JASANGARRIA

Zer da lehiakortasun iraunkor edo jasangarria?

Lehiakortasun jasangarria eredu sozioekonomiko global bat da: ongizate-estatua babestea ekonomia hutsaren aurretik jartzeko premiatik sortzen da, eta gure bizitzako eremu guztietan (pertsonal, lan, ingurumen eta abarretan) eta rol guztietan (kontsumitzaile, enpresa, erakunde, … gisa) erabakiak hartzeko orduan koherentzian oinarritzen da.

Berrikuntza teknologikoan, talentuan, sormenean, bikaintasunean eta gure produktu edo zerbitzuei balio erantsi bereizlea ematean oinarritutako lehiakortasuna, prezioan lehiakorra, noski, baina Low-Cost ereduetatik ihes egiten duena. Eredu horrek eskatzen du arautzaileek, legegileek, botere publikoek… joko-arau berberak ezartzea merkatuan lehiatzen diren eragile guztiei. Eredu horrek uko egiten dio kostuetan oinarritutako ohiko ikuspegiari, eta lehentasuna ematen dio, besteak beste, ingurumena errespetatu eta zaintzea, aukera-berdintasuna, integrazioa eta gizarte-kohesioa bermatzeari.

Eredu horrek uko egiten dio kostuetan oinarritutako ohiko ikuspegiari, eta lehentasuna ematen dio, besteak beste, ingurumena errespetatu eta zaintzea, aukera-berdintasuna, integrazioa eta gizarte-kohesioa bermatzeari.

Kalitatezko enplegu, ingurumenarekiko ardura, gizarte-kohesio, berrikuntza eta bikaintasunarekin konprometitutako erakundeen eredu bat sustatu gura du BBK-k. Azken batean, eredu hori beti egon da eta egongo da BBKren oinarrian, eta bultzatzen jarraituko dugu, hori baita etorkizuneko ongizatea bermatuko duen eredu bakarra.

Zergatik egin lehiakortasun iraunkor edo jasangarriaren alde?

Gure gizartean gero eta ohikoagoa da ekintzen eragin edo inpaktua neurtzea. Jada ez da nahikoa konpainien ekonomia- eta finantza-eraginaren ebaluazioa egitea; aitzitik, gizarteak gero eta maizago eskatzen du ekintza bakoitzak gizartean eta ingurumenean dituen ondorioak ezagutzea.

Lehiakortasun iraunkorraren alde egiteak esan gura du inpaktuaren neurketa ikaskuntzarako eta etengabeko hobekuntzarako tresna gisa ulertzea, gure gizartean inpaktu positiboen espirala sortzen laguntzen baitu, gure bizi-kalitatea eta ongizate-estatua hobetuz.

Zer proiektu ari da egiten BBK lehiakortasun jasangarria bultzatzeko?

Lehiakortasun jasangarrira bideratutako proiektu guztien artean, honako hauek nabarmentzen dira, adibidez:

BBK Kuna

Gune berri bat, non guztiok (enpresek, erakundeek, unibertsitateek eta herritarrek) elkarrekin lan egin ahal izango dugun etorkizun jasangarriagoa eraikitzeko, eta gizarte gisa aurkezten zaizkigun erronkei erantzuteko. https://kuna.bbk.eus/eu/

Eup!

Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera sorturiko plataforma berria, lehiakortasuna hobetzeko eta tokiko sektorearen berehalako erronkei omnikanalitatearen bidez aurre egiteko diseinatua. https://www.eup.eus/

BBK Klima

(laster).

Close