Arte Ederretako Museoa

Gaur etorkizunaren aldeko hautua egitea da. Gizarteak eta bere herri-erakundeek elkarlanean egindako ahalegina da, kultura eta aisiako eskaintza finkatzeko. Artea da gizarte osoaren kultura neurtzen duena. Horregatik artea laguntzea balio ziurra da.

Artea zirrarak sortaraztea da. Tradizio eta modernitatea da. Eragin ekonomiko positiboa lortzea da, eta beraren bidez, sektore eragileetariko bat, hain zuzen ere turismoa, elikatzen jarraitzea da. Mendez mendeko artea gizarte osoari hurbiltzea da.

Bilboko Arte Ederretako Museoa benetako altxorra izateaz gain, 1970etik sustatzen ibili garen artearen munduko erreferentziazko erakundea da. Artearekin erabat inplikatuta eta konprometituta egoteaz gain, BBK-ren eta Museoaren arteko lankidetzarako hitzarmen berriari esker, BBK/Museoa Programaren jarraipena bermatzen dugu. Programa horrek, arte-lanen kontserbazioa, erakusketak eta bildumak osatzen eta zabaltzen laguntzen du.

Aldi baterako erakusketen programa garrantzitsua garatzen jarraitzea eta ibilbide didaktikoez osatutako programa oso bat diseinatu ahal izango da haren bidez, mota guztietako jendeak erakusketak ezagutzeko eta haietaz gozatu ahal izateko.

Gainera, ikasturte berri honetan, hurrengo jarduera-ildoak indartuko ditugu: alde batetik, Arte BBK Beka-programa; haren bidez, artistak, obrak eta bildumak aztergai dituzten ikerketak sustatzen jarraituko dugu. Gainera, Amigos del Museo del Prado Fundazioarekin batera hitzaldi-zikloak eta familiak helburu dituzten jarduera espezifikoak egingo ditugu.

Eta hori ez da guztia.

Arte Ederretako Museoak bere bilduma BBK-ren esku ipiniko du museoa bera ez diren beste espazio batzuetan aldi baterako erakusketak egin ahal izateko.

Guztiona da.

Helbidea

Museo Plaza 2, 48009 Bilbao

ORDUTEGIA

Egunero 10:00etatik 20:00etara.

Sare sozialak
Intereseko estekak