BBK Mediateka

Zure jakin-mina elikatzen duen leku bat dago. Zentzumenen bidez bidaiatzeko aukera ematen duen lekua da, jende guztiarentzako aldi bereko jarduerak eskaintzen dituena. Kultura beste modu batean bizitzeko aukera eskaintzen duen lekua da. Eta leku hori Bilboren bihotzean dago eta BBK Mediateka du izena, Azkuna Zentroan. Han, multimedia euskarrietan, zure interesa asetzeko informazio osoa eta ezagutza eskuratu ahal izango dituzu. 4.000 m² dauzka kulturaz eta ezagutzaz nahiz dibulgaziorako eta olgetarako jarduerez gozatzeko, zenbait euskarritan dagoen bildumaren bitartez.

Arteari buruzko liburu bat gainbegiratu, musika entzun, egunkaria lasai irakurri, hizkuntzak teknologia berriekin praktikatu, bideojokoekin esperimentatu… Azkuna Zentroko BBK Mediateka diziplina askotariko fondoa daukan liburutegia da eta bereziki albisteak, multimedia euskarriak eta bilduma bereziak jasotzen ditu (komikia, osasuna eta ongizatea, aisia eta zaletasunak, literatura hainbat hizkuntzatan, etab.). Liburuak, CDak eta DVDak eramateko aukera duzu. Liburutegia ulertzeko modu berria izan nahi du, aisia nahiz kultura bizitzeko beste era bat denon esku jartzeko gogoa eta konpromisoa dituena.

Mediatekaren barruan arlo bi daude: Txikiland eta Gaztehók.

Lehenengoa, umeei erreserbatutako espazioa da; 8.000 ale hainbat euskarritan eta haientzat egokitutako nahiz pentsatutako ekipamendua dauzka. Sendiek, sail honetan, txikienei irakurtzen irakatsi ahal izango diete. Gainera, espazio honetan, hazkuntzaz, umeen psikologiaz edo haien seme-alaben garapen intelektual, fisiko eta emozionalari lotutako beste gai batzuez informazioa topatu ahal izango dute. Txikiland BBK Mediatekaren umeentzako gunea da.

BBK Mediatekaren Gaztehók gunea Bilboko gazteentzako informazio zein komunikaziorako erreferentziazko gunea da. Bertan, derrigorrezko irakaskuntzaren amaieraren eta lan-merkaturako erabateko sarreraren bitarteko adinean dauden gazteek berezko eskaerei zuzendutako informazio-zerbitzuak erabil ditzakete (etxebizitza, lana, osasuna, bidaiak…). Gaitasunak garatzea xede duten jarduerak dauzka, batik bat, informazioaren nahiz komunikazioaren teknologietan eta, bereziki, jende-multzo honi zuzendutako kultur programazioa.

  • Mediatekaren azalera: 4.000 m2, 3 solairutan banatuta.
  • Bildumaren fondoak: 50.000 dokumentu baino gehiago hainbat euskarritan.
  • Ekipamendua: kontsultatzeko eta irakurtzeko 250 postu baino gehiago dauka. Autoikaskuntzarako kabinak, munduko telebistak, ordenagailuak…
Intereseko estekak