BBK Music Legends

element/arrow-grey copy 16 Created with Sketch. Bizkaia
element/arrow-grey copy 3 Created with Sketch. Ola BBK Zentrua (Sondika)

BBK Music Legends Festival musika-jaialdi bat da, Sondikako Ola zentroan jolaserako eta gastronomiaz gozatzeko hainbat gune ere eskaintzen dituena jende guztiarentzat. Bere beste lehentasunetako bat iraunkortasuna eta ingurumena sustatzea da, ekologiari, birziklatzeari eta garraio publikoaren erabilera sustatzeari loturiko mezuen bidez. BBK-k gizarteratze eta gizarte-kohesioaren alde egiten duen apustuan kokatzen da jaialdia. Musikaren, artearen eta kulturaren bidez, ekitaldi honek askotariko ikus-entzuleekin konektatu gura du, hausnarketa eragin eta herritarrak interpelatzeko.

Jaialdiaren jatorria BBK Salak 2011. urtetik antolatzen duen Music Legends Zikloko kontzertuetan dago; Ziklo horretan izanak dira John Cale, Eric Burdon, Johnny Winter, Manfred Mann, Leon Russel, Jackson Browne, Bill Wyman, Marianne Faithfull, Rickie Lee Jones, Booker T. Jones, John Mayall edo Allen Toussaint.

Helbidea

Goietxa Bidea, 18, Izartza, Bizkaia

Sare sozialak
Intereseko estekak