Bizkaian kultura sustatzeko eta bultzatzeko asmoz, BBK-k BBK Salako ateak ireki zituen 2010. urtean. Bilboko BBK Sala kultura-zabalkunderako eta hiriko kultura-eskaintza osatu gura duten era guztietako ekitaldi sozial eta solidarioetarako dago irekita.

BBK Salaren programazioa

Bilboko BBK Salaren programazioak eskaintza zabala eta askotarikoa du; besteak beste, Fado, Flamenko, Jazz, Music Legends eta Musiketan BBK Zikloak. Horrez gain, zinema, dantza, familientzat pentsatutako jarduerak, musika eta antzerki jaialdiak egiten dituzte urtero aretoan.

Berrikuntzak BBK Salaren programazioan

Bilboko BBK Salak Bizkaiko kultura-agendan kalitatezko ikuskizun egonkorrak finkatzea lortu du 2010etik gaur arte. Ildo horretan, 2019an ziklo berriak sortu dira kultura bultzatzen eta sustatzen jarraitzeko, kalitatezko proposamenekin eta guztion eskura:

  • “Emakumeok!”: nazioartean emakume artistak protagonista dituen musika-zikloa, hainbat estilo eta formatutan kalitatezko musika sustatzea helburu duena, kontzientziak piztu eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzen den bitartean. Zikloaren lehen edizioan, Sarah McKenzie, Jacquie McShee’s Pentangle, Rosana, Luz Casal eta Lizz Wright taldeen kontzertuez gozatu ahal izan genuen.
  • “Classic Express”: musika klasikoko funtsezko lanak eskaintzen dira 30 minutuko kontzertu espres edo lasterretan, prezio murriztuan. Sarrerarekin, kopa bat bermut edo garagardo bat eskaintzen da, erosketak eginez edo poteoan hiriaz gozatzen ari direnak erakartzeko helburuaz.
  • “Kandelen Artean”: ziklo honetan, BBK Sala zuzeneko musika-klub bihurtzen da, eta bertan, kandelen argitan eta kopa bat hartuz, jendearentzat ezagunak diren euskal taldeen abestiez gozatzen da, kutsu intimista eta oso hurbilekoarekin.

BBK Sala barrutik

Bilboko BBK Salak 125 metro koadroko eszenatokia du, eta 430 lagunentzako lekua besaulki-patioan.itu. Gainera, besaulki erretraktilen sistemak 600 ikusle zutik har ditzakeen gune garbi bat sortzea ahalbidetzen du. Gune honen balio-aniztasunak askotariko ekitaldiak egiteko aukera ematen du, hala nola, biltzarrak, kontzertuak, antzerkiak, hitzaldiak edo filmen emanaldiak.

Aretoa gune irisgarria ere bada: komun egokituak eta ezgaitasun edo mugikortasun murriztua duten pertsonentzat gordetako espazioak ditu.

BBK Sala sarrerak

BBK Salako hurrengo ekitaldietarako sarrera-txartelak erosi gura badituzu, hiru modutan eros ditzakezu:

  • BBK Salako txartel-leihatiletan:
    Ordutegia:
    Astelehenetik larunbatera: 12:30 – 13:30 eta 17:00 – 20:30
    Igande eta jaiegunetan: 17:00 – 20:30
  • Kutxabanken orotariko kutxazainetan
  • Online sarrerak saltzeko orrian

Non dago

Erlazionaturiko albisteak

Helbidea

Gran Vía López de Haro kale nagusia, 19-21

Bilbo, 48008.

Telefonoa

94 405 88 24

Ordutegia
  • astelehenetik larunbatera: 12:30etik 13:30era – 17:00etatik 20:30era
  • ikuskizuna dagoen igande eta jaiegunetan: 17:00etatik 20:30era
Sare sozialak
Intereseko estekak