Bilbao Arte

Sorkuntzari begiratzea. Sormenaren arteak dituen misterioetan sakontzeko prozesuan murgiltzen gara. Artistak munduarekin partekatzen du bere begirada. Begiak mihisea dira; pentsamendua, pintzela; eta Bilbao Arte, sorkuntzaren espazioa.

Bilbao Arte arte garaikideko zentroa arlo honetako begirada guztien erdigunea da. Urazurrutiako eskola zaharretan dago, Bilbo Zaharreko izen bereko kalean. Gazte sortzaileek haien esku dauzkate proposamen artistikoak garatzeko behar diren baliabide eta azpiegiturak: lagatzeko espazioak, grabatua eta serigrafia egiteko tailerrak, irudi digitala, eskultura, argazkigintza, filmatzeko platoa, dokumentazio-gunea eta proiekzioetarako aretoa. Gorabidean dauden artistak modu nabarmenean profesionalizatzen laguntzen dituzten bekak, ikastaroak, mintegiak dira. Haien bidez, maila tekniko handiak lortzen dira eta artisten komunitatearen esku haien eginkizuna gauzatzeko azpiegitura modernoak jartzen dira.

Artea sortzeko espazio oso bat da, hurrengo elementuez hornituta:

  • erakusketa-gela: artearen arloko edozein ekintza burutzeko hornituta: proposamen klasikoenak zein instalakuntzak, proiekzioak, performanceak, eta abar egitea
  • lagatzeko 12 espazio edo artearen arloko egitasmoak garatzeko estudioak
  • tailerrak: argazkigintza, eskultura, grabatuak, serigrafia, teknologia berriak, filmatzeko platoa… Tailer hauek artea egiteko mota guztietako makinariaz eta tresneriaz hornituta daude. Halaber, erabiltzaileei aholkularitza emateko eta azpiegituren funtzionamendu egokirako langile espezializatuak dauzkate
  • hitzaldi-aretoa
  • proiektuak egiteko aretoak
  • liburutegia-kafetegia: eguneratuta dagoen aldizkari-bilduma eta argitalpen nahiz diziplina artistikoei buruzko katalogo ugari dauzka. Erabiltzaileek Interneten sartu, bideoak ikusi, eguneko prentsa irakurri edo deialdi, beka eta nazioarteko zein estatuko beste jarduera artistiko-kultural batzuei buruzko informazioa jaso dezakete
Helbidea

Urazurrutia, 32. 48003 Bilbo

Telefonoa

94 415 50 97

ORDUTEGIA

Zentroa: astelehenetik ostiralera,9:00etatik 21:00era.
Jai-egunetan eta gabonetanitxita.

Erakusketa aretoa: (erakusketa dagoenean) astelehenetik ostiralera, 17:30etatik 20:30etara.

Sare sozialak
Intereseko estekak