Guggenheim Bilbao Museoa

Artearen erreferentzia mundu osorako. Taupadak eragiten dituen titaniozko bihotza. Bizitasun ekonomikoa dauka eta hirien historian izandako metamorfosirik ederrenetariko baten eragilea da. Horretan, artea eta partea gara.

Etorkizunari beste modu batean begiratzen diogu. Guggenheim Bilbao Museoa etorkizunaren kolorea da eta BBKn etorkizunaren aldeko hautua egin dugu.

Museoarekin daukagun lankidetza historikoaren helburuetariko bat sormenezko ikuspegi berritzaileekin programa berriak garatzean oinarritzen da. Programa horien bitartez, arte garaikidea hobeto ezagutzen eta ulertzen laguntzen dute, jende-mota guztien artean hura gehiago zabaltzen da eta Bizkaiko gizartearen arlo soziokulturala garatzen da. Hitzarmen honi esker, “Artez busti” bezalako ekimenak garatzeari eutsi ahal zaio. Horren barruan, gida akustikoak, gidatutako bisitak, baliabide informatiboak, espazio didaktikoak eta mugikorretarako aplikazioak daude, bisitariei Museoaren esperientzia aberasgarri eta pozgarria eskaintzeko asmoz, bakoitzaren profil eta interesaren arabera.

Gainera, BBK-k “Artea ikasbide” programa sustatzen jarraitzen du. Duela hamabost urte hasitakoa, haren bidez, Lehen Hezkuntzako curriculum eskolarreko ikasgaiak finkatzen ahalegintzen dira, arteari eta sormen artistikoari buruzko elkarrizketaz baliatuta, Museoaren hezitzaileen eta artisten laguntzaren bidez.

BBK-ren lankidetzak gizarte-ekimenak garatzen ere laguntzen du, esate baterako, desgaitasuna duten pertsonen edo baztertutako kolektiboetako kideen bisita gidatuak edo Basurtu eta Gurutzetako ospitaleetako umeez arduratzen diren atalekin elkarlanean egindako jarduerak.

Azkenik, Hitzarmenari esker, BBK-rekin lankidetzan hainbat kolektibo jomuga dituzten ekitaldi sozio-kulturalak burutzen jarrai daiteke, betiere artea haietariko bakoitzarengana hurbiltzeko asmoz, ahalik eta modurik erakargarrien eta egokienean eginda. Ildo horretan, hurrengo ekintzak aipatu behar ditugu: Eguberriko umeentzako programak edo Bilbao Guggenheim Museoko gauak, zuzeneko jazz-doinuekin gauez aretoak zabalik dituena, Aste Nagusian.

Helbidea

Avenida Abandoibarra, 2 48009 Bilbao

Telefonoa

944 35 90 00 (bulegoetako ordutegian)

944 35 90 80 (Museoko ordutegian)

ORDUTEGIA

Asteartetik igandera 10:00etatik 20:00etara.

Sare sozialak
Intereseko estekak

MULTIMEDIA

MULTIMEDIA

PROIEKTUA IRUDITAN