Punto menú Created with Sketch.

Legezko oharra kanpaina

Legezko oharra kanpaina
Legezko oharra kanpaina2020-04-02T14:28:20+02:00

#GUREADINEKOENGATIK KANPAINA

Antolatzailearen identifikazioa

“Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria – Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioa” eta “BBK Fundazioa” (aurrerantzean, biak “BBK”) dira kanpainaren egileak. Egoitza sozial hau dute: Kale Nagusia 19-21-48001 Bilbo (Bizkaia), eta IFK: G-48412720 eta G-48644371, hurrenez hurren.

Helburua

Instagram, Twitter edo Facebookeko kontuetan eta #pornuestrosmayores edo #gureadinekoengatik hashtag edo traolekin argitaratutako adineko pertsonen irudi bakoitzeko 10 euro emango ditu BBK-k. Irudi bakoitzeko metatutako zenbatekoa erakundeak Bizkaiko erakundeei emandako 100.000 euroei gehituko zaie, adinekoen bakardadeari aurre egiteko proiektuetarako.

Parte hartzeko betekizunak

Zozketan parte hartzeko, aipaturiko sare sozial horietako batzuetan kontu pertsonal publikoak izan beharko ditu erabiltzaileak. Kontua pribatua bada, mezu pribatu bidez bidali beharko ditu BBKren kontuetara (@BBKbiz Facebooken, @BBK_eus Twitterren edo@bbk Instagramen).

Zozketaren hasiera- eta amaiera-datak

Irudien argitalpena 2020ko apirilaren 1etik 2020ko apirilaren 30era arte zenbatuko da.

Deskalifikazioak eta zigorrak

BBK-k bere esku izango du, bere ustez, laidoak, irainak edo deskalifikazioak dituzten edo mingarriak diren irudiak baztertzeko edo ez onartzeko eskubidea.