Aniztasunari buruzko BBK JARDUNALDIA

Aniztasunari buruzko BBK Jardunaldia 2015. urtean sortu zen erreferentzia-gune bihurtzeko zereginaz, bertan ikuspegi berritzaileak eta jardunbide egokiak partekatu ahal izateko akademiko, profesional eta ezinduen eta hauen senitartekoen artean.

Jardunaldia, 2018an Bilbon IV. edizioa izan zuena, gizartetik bazterturik geratzeko arriskuan dauden gizataldeen aukera-berdintasunaren eta gizarteratzearen alde BBK-k duen konpromisoan sartzen da. Horregatik, ezinduen bizi-kalitatea hobetzeko bere proiektuak garatzeaz gain, BBK-k bere sorreratik bultzatu ditu gizarte-ekintzaren hainbat arlotan behar egiten duten Bizkaiko erakundeek martxan jarritako ekinbideak eta programak.

 

Aniztasunari buruzko BBK Jardunaldiaren inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzu, eskatu hurrengo estekaren bitartez:

ANIZTASUNARI BURUZKO BBK JARDUNALDIAREN LAU EDIZIO

Orain arte aniztasunari buruzko BBK Jardunaldiaren lau edizio izan dira eta, horietako bakoitzean, mendekotasun eta gaixotasunari buruzko zenbait gairen inguruan lan egin da.

Lehen edizioa 2015. urtean izan zen, eta orduan Bizkaian ezintasunari loturiko erakundeek egunez egun eremu honetan egiten duten lan edo beharra azaldu zuten.

Bigarren edizioaren ardatza Ezinduen Eskubideei buruzko NBEaren Konbentzioaren 10. urteurrena izan zen.

Adimen-ezintasuna eta gaixotasun mentala dutenen partaidetza soziala gizarteratze-prozesuetan: ardatz horren inguruan ibili zen Ezintasunari eta Gaixotasunari buruzko Jardunaldiaren hirugarren edizioa. Ekitaldia adituen hitzaldiek eta mahai-inguruek osatu zuten, adimen-ezintasuna eta gaixotasun mentalak dituztenen partaidetza sozialari buruzko eztabaida sustatzea bilatu zutelarik.

Azkenik, 2018an, laugarren Jardunaldia izan zen, ezinduen artean enplegagarritasuna hobetzeari buruzkoa, gizatalde hau Espainiako estatuko lan-indarraren % 6 baita gutxi gorabehera. Ekitaldian, ikuspegiak, jardunbideak eta etorkizunerako helburuak partekatu ziren bertaraturiko akademikoen, profesionalen eta ezinduen eta berauen familien artean, eta gizatalde honen langabezia-tasa handia murriztea ahalbidetuko duten gakoak bilatzeko ahalegina egin zen.

Bosgarren Jardunaldia datorren azaroaren 26an izango da.

Erlazionaturiko albisteak