BBK BILBAO GOOD HOSTEL

element/arrow-grey copy 16 Created with Sketch. Turismo egokitua
element/arrow-grey copy 3 Created with Sketch. Bolueta

Gorputz- nahiz adimen-ezintasuna dutenei laguntza ematea funtsezkoa da horrelakoak bete-betean gizartean eta lan-munduan sartzeko. Esparru honen barruan kokatzen da BBKren konpromisoa BBK Bilbao Good Hostelarekin, Lantegi Batuak-eko ezinduek oso-osorik kudeatzen duten lehen ostatua.

BBK Bilbao Good Hostel 2012tik dago zabalik eta, sari garrantzitsuak lortu ostean, adibidez Repsol Gidaren Top Hostels saria, eta bere gizarte-zerbitzu eta ekarpenagatik goretsia izan ondoren, turismo egokituaren eta gizarte-ekarpenaren barruan erreferente bihurtu da. Halaber, erreserba-plataforma garrantzitsuenetan ongien baloraturiko ostatuetako bat da.

Aurretik ostalaritzan batere esperientzia bako ezinduentzat lanpostuak sortu ditu proiektu honek. Kasu honek garbi berresten du oztopoak pertzepzio subjektiboak baino ez direla, eta guk ikusten dugun benetako muga bakarra geure aurreiritziek jarritakoa dela.

BBK BILBAO GOOD HOSTEL-EK ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Boluetan dagoen ostatu hau Bilboko erdigunetik bost minutura baino ez dago metroz. Apopiloek ostatu berri batean lo egin eta gosaldu dezakete, arkitektura-oztopo barik, irisgarritasun unibertsalaren irizpideari jarraituz eta mugikortasun murriztua dutenei sarbidea eta egonaldia errazteko diseinatua baitago. Alde horretatik, goi-erliebeko eta braille seinaleak daude horma eta zoruetan, larrialdi sistemak argizko seinaleekin, baita laguntza teknikoak ere.

BBK Bilbao Good Hostelek 104 lagunentzako lekua du, eta logela bakoitzean 2 ohe eta 10 artean daude; beraz, ostatu moldakorra da bakarrik bidaiatzen ari direnentzat, taldeentzat, familientzat edo estatuko eta nazioarteko erromesentzat. Baditu neskentzat bakarrik diren gelak ere, Wi-Fi, lehorgailuak bainugela guztietan, haurren aldalekuak solairu bakoitzean, zaindutako bizikleta-aparkalekua, aterpekideentzako sukaldea, gune komunak eta hiru terraza. Nabarmentzeko beste zerbitzu batzuk eskuoihal edo xukaderak alokatzea, arropa-garbigailua, erabilera anitzeko gela, parking pribatua eta produktuak saltzeko makinak.