HONDARTZA DENONTZAT, IRISGARRITASUNA BIZKAIKO HONDARTZETAN

Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Bidaideak-ekin elkarlanean, eta ezindu guztiak hondartzetara iristea lortzeko helburuarekin, BBK-k finantzaketa- eta laguntza-programa bat du gizatalde honentzat.

Gizarteratzeko proiektu honetan udalek ere laguntzen dute, eta Bizkaiko hondartzarik jendetsuenetan gauzatzen da udako hilabeteetan:

  • Plentzia
  • Ereaga (Getxo)
  • Isuntza (Lekeitio)
  • Astondo (Gorliz)
  • Arrigorri (Ondarroa)
  • Laidatxu (Mundaka)

AISIALDI INKLUSIBORAKO BALIABIDEAK BIZKAIKO HONDARTZETAN

BBKren inbertsioa baliabide teknikoak jartzeko da, mugikortasun murriztua dutenei bainua ahalbidetzeko; horretarako 21 begirale jartzen dira beharrean, laguntza eman eta programa dinamizatzeko 11:00etatik 19:00etara uztailean eta abuztuan.

 

Erlazionaturiko albisteak