Punto menú Created with Sketch.

Mikroskopia Estazioa

BBK 8 apirila, 2019

2019/04/05

Mikroskopia Estazio Herritarrak apirilaren 4tik 12ra irekiko ditu ateak, eta aukera paregabea eskainiko die herritar guztiei bizi mikroskopikoa behatu, aztertu eta irudikatzeko arte-sorkuntzan. BBK Open Science programaren barruan kokatzen den Estazioaren jardueretarako izena ematen dutenek mikroskopioak eraiki eta erabili ahal izango dituzte, era guztietako laginekin bideoak eta argazkiak egin, edo goroldioan uretako hartzak (tardigradoak) behatu, beste jarduera harrigarri batzuen artean.

Jardunaldi hauen bidez, zientzia herritarraren eta biologian Do It Yourself (bioDIY) nazioarteko mugimenduaren aldeko apustua egiten dute BIOOKek eta BBK-k, herritarrek biologia egin ahal izan dezaten ikertzaile profesionalen tresnak eta metodologia erabiliz. Irabazi asmo bako BIOOK Elkartea da mugimendu hau Bizkaian sustatzen duen erakundea, baita Bioarte BBK Open Science jardunaldien sortzaile eta antolatzailea ere. Eginkizun bikoitz honetan bere laguntzaile nagusia BBK Fundazioa da, eta honek bere Gizarte Ekintzaren bidez finantzatuko ditu programaturiko jarduera ugariak. Oraingoan bi erakundeek Leica Microsystems-en laguntza izan dute, goi-gamako mikroskopioak laga dizkielarik mikroskopia-estaziorako.

Mikroskopia Estazioan herritarrek izango dute protagonismoa: hezitzaileek, ikasleek, familiek eta, oro har, jende guztiak izango du sarbidea estaziora, bertako tailer eta jardueretara (doan edo prezio herrikoiekin), eta horrela, barruan daramatzaten artista eta zientzialaria iratzarri ahal izango dituzte ingurune ludikoan. Beste ikuspegi batetik biziaren edertasuna, sormena eta gure ingurunea ezagutzeko aukera bat da, era esperimental, praktiko, atsegin, dibertigarri eta errazean.

Estazio honen helburua da mikroskopia-ekipamenduak, profesionalak, hezkuntzakoak eta autofabrikatuak (DIY) herritarren eskura jartzea, bizi mikroskopikoa eta honen egiturak behatzeko, bizian inplizitu dagoen edertasuna hauteman eta irudikatzeko. Laginen bistaratzea, irudi-atzematea eta argazki- eta bideo-ekoizpena egingo da, kamera, ordenagailu eta proiektoreei akoplaturiko mikroskopioak eta lupa estereoskopikoak erabiliz. Estazioa zabalik izango da goizez ikasle-talde, artista-kolektibo eta gizabanakoentzat, arte-ekoizpen bat sortu nahi baldin badute, tresna eta material profesionalez baliatuta. Arratsaldez, estazioa herritar guztientzat izango da zabalik.

Egungo albiste gehiago
Bizkaiko dozena-erdi bat hareatzatan aurten ere zerbitzu bereziak izango dira aisialdi-gune hauetara joan eta bertan gozatzeko aukera izan dezaten mugitzeko arazoak dituztenek
BBK Jazz Sarien edizio berria, BBK Jazz 2019ko Erakustaldia dela eta
BBKren laguntza-programa honek gutxienez 200.000 eurorekin finantzatuko ditu negozio-proiektu sozialki arduratsuak, berrikuntza-karga edo oinarri teknologiko garrantzitsua dutenak
Gure ekitaldi guztiak