
BBK Bizi-k ostatua ematen die Bizkaitik kanpo edo osabidea jarraitu behar duten ospitaletik urrun bizi eta garraiobide egokirik ez duten familia-unitateei. Jardunbide honek onurak ditu adin txikikoen suspertze-prozesuan eta familien eta seme-alaben osabideaz arduratzen diren medikuen arteko komunikazioa errazten du.
Proiektu honetan hogeita hamar familiak baino gehiagok parte hartu dute eta, besteak beste, Kantabria, Errioxa, Euskadi eta Madrilgo autonomia-erkidegoetatik etorri dira.
Ospitalea arduratzen da bertan dauden pediatriako gaixoen larrialdi-irizpideak eta beharrizanak zehazteaz, gero BBK-k familia horien eskura jar ditzan aldi bateko egonaldirako apartamentuak. Lehenesteko irizpideei dagokienez, kontuan izaten dira ohiko bizilekuarekiko urruntasuna, osasun-larrialdia, eta ospitaleratze-denbora, besteak beste.
Zentroan lekua libre baldin badago, eguneko ospitalera edo beste ospitale-zerbitzu batzuetara (adibidez, erradioterapiara) egunero joan behar duten neska-mutikoen familien eskura jarriko da, baita erreferentziazko ospitaletik hurbil egon behar duten adin txikikoen familien eskura ere.
Sarrikoko BBK zentroan, Vitalitas-ek kudeaturik, BBK Bizi programak babespeko bi pisu ditu lagata, behar duten familiek Gurutzetako Unibertsitate Ospitaletik hurbilago izan dezaten ostatua eta egoera gaitz edo zail honetan ere elkarturik egon daitezen. Aldi bateko bizilekua da adin txikikoen ospitaleko egonaldia jasangarri edo eroangarriagoa izan dadin, ospitalean sarturik dauden denboraldian senitartekoak beti lagun izan ditzaten.
BBK Sarriko zentroa modernoa da: bi apartamentu guztiz berri ditu, erabat horniturik sukalde, logela, egongela eta bainuarekin.
Norentzat
Seme-alabak gaixo dituzten familiak
Telefonoa
Helbidea
Kale Nagusia 19-21, 1. Bilbo
Sarrikoko BBK Zentroko helbidea
Bilboko Lehendakari Agirre etorbideko 137 zenbakian